Biyurrieneak antolatuta, bertso afaria egingo dute hilaren 31n
Kattalin Arabolaza, Egiar Otegi, June Aiestaran eta Andoni Rekondo ariko dira bertsotan. Sarrerak Miren Tabernan erosi behar dira.
2024an egindako bertso afari Biyurria. @biyurrienea / Instagram Biyurrieneak antolatuta, bertso afaria egingo dute hilaren 31n (ostirala da) Girizian.
20:30ean hasiko da hitzordua, eta kantuan Kattalin Arabolaza, Egiar Otegi, June Aiestaran eta Andoni Rekondo ariko dira.
Sarrera bakoitzak 20 euro balio du, eta aldez aurretik erosi behar dira horiek Miren Tabernan.
Afaltzera joan nahi duen inor alergikoa baldin bada edota beganoa baldin bada, Instagrametik abisatu behar zaie antolatzaileei.
