Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elizalde Eskolak Haur Hezkuntzako eremu bat naturalizatu eta berritu du

Jolaserako eta ikaskuntzarako "espazio natural, seguru eta hezitzaile" berri bat eskainiko diete haurrei. Larunbatean amaitu zuten proiektua.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/10/27

Elizalde Eskolak Haur Hezkuntzako eraikin txikiko kanpo eremua naturalizatu eta biziberritzeko proiektua gauzatu du, eta jolaserako eta ikaskuntzarako espazio “natural, seguru eta hezitzaile” berri bat eskainiko die bi eta hiru urte arteko haurrei “kalitatezko hezkuntza publikoa eta jasangarritasun irizpideak sustatuz”.

Azaldu dutenez, “hezkuntza publikoaren eta komunitatearen aldeko apustu irmoa eginez” lortu dute eremu hori eraldatzea, kanpo eremua ez baitzegoen “bertako haurren adinaren beharretara egokituta”; zehazki, hormigoi gogorrak eta jolaserako aukera mugatuek osatzen zuten nagusiki, eta diote hori segurtasunaren ikuspuntutik ez zela “egokia”.

Proiektu horrekin Elizalde Eskolak “hezkuntza komunitatearen erantzun partekatu bat” eskaini du. Irakaskuntza espazio berri hori naturan oinarrituta egin dute, eta kontatu dute horrek zuzenean laguntzen duela eskola publikoaren izaera indartzen doako kalitatezko hezkuntza publikoaren esparruan. 

Aipatutako eraldaketa prozesu hori garapen jasangarriaren irizpideetan oinarritua egin dute, eta hormigoizko eremua gutxitu eta material natural zein birziklatuekin lan egitea lehenetsi dute. Era berean, jakinarazi dute naturaren presentzia haurren heziketako eszenatoki bihurtu dutela, eta, gainera, baratza bat eta landare aromatikoen lorategi bat txertatuko dituztela sarrera nagusiko kanpo eremuan. Hots, zomorroen hotelak, txorien habiak eta jantokiak jarri dituzte “biodibertsitatea sustatuz eta balio pedagogiko handia duten elementuak eskainiz”. Azkenik, azpimarratu dute jolastokiaren lurzorua ere naturala izango dela.

Proiektu horri pasa den larunbatean eman zioten amaiera, hezkuntza komunitatea osatzen duten familiak eta irakasleak elkartu eta lorezaintza lanak, egur lanak, muntaketa eta deseraikitze lanak egin baitzituzten lortutako espazioa erabat amaitzeko.

Bestalde, Elizalde Eskolakoek diotenez, proiektu horrek genero berdintasunari “ekarpen zuzena” egiten dio. Honela diote: “Alde batetik, jolaserako aukerak dibertsifikatzeak neska mutikoen jolas moten estereotipoak hausten laguntzen du. Bestetik, auzolanaren bitartez, gure ikasleei balioak erakusten zaizkie, hala nola lankidetza, errespetua eta gizon zein emakumeek eraikuntza zein zaintza lanetan duten erantzukizun partekatua”.

Proiektu hori gauzatzeko Elizalde Guraso Elkartea, Oiartzungo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiko jasangarritasun saila aritu dira elkarlanean eskolako familiekin batera.

Elizalde Herri Eskolak larunbateko zenbait irudi helarazi dizkio HITZAri, eta argazki galeria bat egin du horiekin.

IMG_20251025_130157
IMG_20251025_130157
IMG_20251025_131330
IMG_20251025_131330
IMG_20251025_135712
IMG_20251025_135712
IMG_20251025_135807
IMG_20251025_135807
IMG_20251025_140021
IMG_20251025_140021
IMG_20251025_140100
IMG_20251025_140100
IMG_20251025_140550
IMG_20251025_140550
WhatsApp Image 2025-10-25 at 11.09.17 (2)
WhatsApp Image 2025-10-25 at 11.09.17 (2)
IMG_20251025_141114
IMG_20251025_141114
IMG_20251025_140719
IMG_20251025_140719
IMG_20251025_140610
IMG_20251025_140610

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.