Oiartzungo futbol taldeen emaitzak
Asteburuan zenbait partida jokatu dituzte Oiartzun KEko kirolariek. Kontsultatu partida guztien emaitzak, hemen.
Denboraldian aurrera doaz Oiartzun Kirol Elkarteko taldeak. Asteburuan, hainbat partida jokatu dituzte. Hona hemen partiden kronikak eta emaitzak, OKEren eskutik:
Areto Futboleko Gizonezkoen Ohorezko Erregional maila: Miren OKE 6 – 0 Idiazabal
Miren Taberna OKE “garbi” nagusitu zen Goierriko Idiazabal taldearen aurka. Partidako lehen hamabost minutuetan hiru gol sartu zituzten Oiartzungoek, eta bigarren zatian beste hirurak.
Areto Futboleko Gizonezkoen Hirugarren maila: Otxartabe 1 – 3 OKE
Oiartzungo taldeak ligako lehen garaipena lortu du Bilbon jokatutako partidan. Norgehiagoka ondo hasi zen oiartzuarrentzat, partida hasi eta bi minutura sartu baitzuten lehen gola. Lehen zatia amaitzeko bost minuturen faltan markagailua berdindu zuten etxekoek, baina atsedenaldia baino lehen bigarren gola sartu zuten kanpokoek. Bigarren zatia, alabaina, “oso berdindua” izan zen, baina partida amaitzeko hiru minutu eskas geratzen zirenean sartu zuten Oiartzungoek hirugarren gola.
Beste taldeen emaitzak:
- Ohorezko Erregionala neskak: OKE 1 – 0 Elgoibar
- 1. Erregionala: Orereta 3 – 7 OKE
- Baska jubenila: Anaitasuna 1 – 0 OKE
- Lurralde: OKE 0 – 1 Pasaia
- Jubenila C: Landetxa 1 – 1 OKE
- Jubenila D: OKE 0 – 8 Inter
- Ohorezko kadete neskak: Intxaurdi 0 -0 OKE
- Kadeteak B: OKE 1 – 0 Dunboa
- Kadete B neskak. OKE 0 – 2 Intxaurdi
- Infantila haundi: OKE 1 – 3 Hernani
- Infantila F8 neskak: OKE 0 – 7 Landetxa
- Ohorezko erregionala: OKE 0 – 1 Real Union
- Gorengo jubenila: OKE 0 – 2 Real Union
- Ohorezko kadete mutilak: OKE 4 – 1 Betiona
- Kadeteak C: Mundaiz 5 – 0 OKE
- Infantila F11 neskak: OKE 1 – 1 Hernani
- Infantila txiki: Vasconia 3 – 0 OKE
- Infantila partaidetza. OKE 7 – 3 Hondarribi
