Arkaleko barrakoitik bisita gidatua egingo du Kattin Ttiki elkarteak
Azaroaren 16an (igandea da) izango da bisita gidatua, eta ibilbidearen ondotik Gurutzeko auzo elkartean bazkaltzeko aukera egongo da.
Kattin Txiki memoria historikoa lantzen duen elkarteak Oiartzungo Udalaren eta AEKren laguntzarekin Arkaleko barrakoitik bisita gidatu bat antolatu du azaroaren 16rako (igandea da).
09:30ean elkartuko dira herriko plazan hala nahi dutenek, eta, 11:00etan, berriz, Gurutzeko frontoian. Bisita gidatua egin ondotik, Gurutzeko auzo elkartean bazkaltzeko aukera izango da.
Antolatzaileek, bestalde, jakinarazi dute inork ibiltzeko arazoren bat badu baina bisita egin nahi badu abisatu egin behar duela aurrez, autoak antolatuko baitituzte hartara. Ibilaldia egiteko izena eman behar da aurrez euskaltegian bertan edota 684 80 54 92 zenbakira deituta zein idatzita.
