Bihar egingo dute urriko udal osoko bilkura
18:00etan bilduko dira hautetsiak pleno aretoan, eta orotara hamahiru gai landuko dituzte.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, bihar (hilak 29) egingo dute urriko udal osoko bilkura. 18:00etan izango da hitzordua, eta honako puntuak jorratuko dituzte:
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- Gipuzkoako Foru Aldundia eta Udalaren artean etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko lankidetza hitzarmenaren luzapena.
- Bide eta zoro publikoan terrazak jartzea arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onarpena.
- Klima eta energiaren aldeko alkatetzen itunera atzikitzea.
- Altzibarko gune estalirako urte anitzeko kredituaren onarpena.
- Oiartzungo Elorsoro kiroldegia, Madalensoro Pilotalekua eta Udako Igerilekua udal instalazioen zerbitzu kontratuaren bigarren luzapena.
- 2025-2027 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 2. aldaketa. Hasierako onarpena.
- Bidaiariak auto taxiz garraiatzeko zerbitzuaren 2026. ekitaldiko tarifak onartzea.
- Berri ematea. 2025-KALD-000006-00 Kreditu Aldaketa.
- Berri ematea. 2025-KALD-000007-00 Kreditu Aldaketa.
- Berri ematea. 2025-KALD-000008-00 Kreditu Aldaketa.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskariak eta galderak.
