Lekuona Fabrika Poesia Lehiaketak baditu irabazleak

44 lan aurkeztu dituzte denera lehiaketaren bigarren ekitaldira hiru kategoriatan.

Udalak Zarataren Ordenantza berriaren zirriborroa aurkeztu du

Udalaren helburua da araudi berria azaltzea eta herritar eta eragile guztien zalantzak argitu eta proposamenak biltzea.

600 ikasletik gora, larunbateko Oarsotriren eskola triatloian

Korrika, igeri eta bizikleta gainean aritu beharko dute. Proban 50 metro igeri, 1.400 metro bizikletaz eta 650 metro korrika egin beharko dituzte, zehazki.

Indarkeria Matxista

"Urgentziazko mekanismoak behar ditugu hemen eta orain"

Kalera atera da mugimendu feminista azken hilketa matxista salatzeko. Clara Rangel plazan elkartutakoek indarkeria matxista lehentasunezko arazo sozial eta politikotzat hartzea eskatu dute.

musikaste aurkeztu

Juan Mari Beltran interprete eta ikerlaria omenduko du Musikastek

Euskal Herriko sormen eta interpretazio aberastasuna balioan jartzea helburu duen Euskal Musikaren Asteak gaur aurkeztu du 53. ekitaldia. Hilaren 16tik 24ra hamar kontzertu eskainiko ditu Musikastek.

Hizkuntza eskakizunen aurka jasotako epaiak salatu dituzte EH Bilduk eta EAJk

Bi alderdiek argi utzi dute euskararen alde lanean jarraituko dutela eta hizkuntza eskubideen urraketei "tinko eta duintasunez" erantzungo dietela. Bokalek eta Langile Batzordeak ere salatu dute epaia.

Lezokoak-en paellada erraldoia, larunbatean

400 pertsona espero dituzte Karlos Saldise plazako jantoki erraldoian. Bazkarirako txartelak zozketa bidez esleituko dituzte, baina horiek erosteko aukera ere izango da.

Mugak Gaindituz aurkeztuko dute ostegunean

Arkaitz 'Kalu' Erizek Mugak Gaindituz erronka gauzatuko du hilaren 24an, Aspanogi elkartearen alde. Zuzen Gastropub-en aurkeztuko dute egitasmoa.

'Euskara loratzen' tailerra, Familia jolasean programarekin

Lurra, haziak, loreontziak eta koloreak izango dira protagonista Familia Jolasean programaren barruan hilaren 31n antolatu duten tailerrean.

Ubidetik Urkiolara Arabako ibilbidearen hogeita seigarrenean

Bizkaiko Ubide herritik abiatuta, Motxotegi gailurretik, Otxandiotik eta Olaeta auzoetatik pasata, Urkiolan bukatuko dute.

'Emakumeak eta migrazioa Pasaian' film laburra aurkeztu du udalak

Proiekzio horretan ahotsa eman zaie migrazio prozesua jasan duten emakume pasaitarrei. Udalak emakume horiek laguntzeko landu dituen tresna eta programak ere azaldu ditu.

hitza

HITZAren Neguko Argazki Lehiaketaren erakusketa, zabaltzear

Errenteria-Oreretako Arkaitza tabernan zabalduko du HITZAk. Daniel Novas Saez eta Eider Iragorri Arbonies izan dira lehiaketaren irabazleak.

Ostiral eta larunbatean, Gure Eskuren elastiko berria erosteko aukera

Gure Eskuren elastikoez gain, Oiartzungo plazan, 'Oiartzuarra naz ta harro noz!' materiala erosteko aukera ere izango da.

Zortzigarrenean, hiru

Getarian jokatu zen atzo Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia. Pasaiako ontziek hiru garaipen lortu zituzten.

Egiar Otegik Gipuzkoako Eskolarteko finaleko txartela lortu du

Aretxabaletan jokatu zuten Gipuzkoako Eskolarteko txapelketako bigarren kanporaketa, eta Egiar Otegi Torresek irabazi zuen saioa.

Hondakinak kudeatzeko, udalak baliabideak jarri behar dituela esan du EAJk

Pasaiako EAJk adierazi du "garrantzitsua" dela herritarrak etxeko hondakinak behar bezala kudeatzeko beharraz kontzientziatzea; baina alor horretan pausoak emateko, udalak herritarren esku baliabideak jarri behar dituela nabarmendu dute.

San Marko eguna prestatzeko lehen bilera, ostegunean

Hilaren 20an izango da  bilera 17:00etan Lekuona Fabrikako bilera gelan.

Topalekuaren ikasturte amaierako irteera 'Aquapark' batera izango da

Ekainaren 7an izango da txangoa, eta Iparraldeko edota Frantziako 'Aquapark' batera joango dira. Izena emateko azken eguna hilaren 22a da.

Gazteen errealitatea ezagutzeko bidean, buruko osasunaren gaineko lan saioa

Gazteen errealitatea ezagutzeko diagnostikoa egiten ari da Errenteriako Udala. Horren barruan, buruko osasunaren gaia ere landu nahi du.

'Putaren bakarrizketa eroetxean' antzezlana, Landetxen

Hilaren 23an izango da antzezlana, 19:00etan, Landetxen. Laura Penagos da antzezlea, eta lanaren zuzendaria, berriz, Ainara Gurrutxaga.

Gehiago