Iñigo Iglesias Bravo IDM txapelketaren top hamarrean

Asteburu bikaina pilotu errenteriarrarentzat. Bederatzigarren postuan sailkatu zen atzo Oscherlebengo (Alemania) zirkuituan.

Pirinioaurrera Urdabururekin

Hilaren 24 eta 25erako antolatu dute irteera mendizale elkartekoek.

Aurresku dantzari onenen bila

Lehen hitzordua D sailekoek izango dute Legazpiko azokan larunbatean —hilak 17— 17:00etan hasita. Txapelketako nagusienak ariko dira bertan. Bigarrena, hilaren 24an, Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean, 17:00etan hasita.

Gaztañoko topoaren pasabidea kenduko du ETSk

Horren ordez, pasabide goratua egingo dute, zubi antzekoa. Egitasmoa idazteko esleipena egin du ETSk, 348.500 eurokoa.

xorrola

Arraguako festen harira, Xorrola zerbitzua ostiral gauean

Hilaren 16 gauean Xorrola zerbitzua eskainiko du udalak, eta zortzi auzoetatik pasako da. 01:00 eta 05:00 artean ibiliko da herrian zehar.

Donibanek eta Sanpedrotarrak igoera lortu dute

Donibane Eskubaloia taldeko gizonen talde nagusiak eta Sanpedrotarra Areto Futbol taldeak igoera lortu dute asteburu honetan.

indarkeria matxista

Emakume gasteiztarraren hilketa salatzeko elkarretaratzea, bihar

19:00etan izango da elkarretaratzea, Clara Rangel plazan. Udalak hilketa salatzeko erakunde adierazpena egin du.

'Esnatu naiz' kabareta, larunbatean, Donibanen

Euskaraldiaren egitarauaren barruan, Andoni Mutiloaren ikuskizuna Juanba Berasategin izango da, 19:00etan. LGTBI+ kolektiboko pertsonek Euskal Herrian normaltasun osoz bizitzeko dituzten arazoen inguruko gogoeta bat egingo du protagionistak.

Oiartzun, Euskal Ligako txapeldun

10-0 irabazi dio Oiartzun K.E.-k Leioa Ibararki Zierbena taldeari, eta Euskal Ligako txapeldun izateaz gain, Estatuko hirugarren mailara igo da talde oiartzuarra.

euskaraldia

Ekitaldiz betea dator Lezoko Euskaraldia

Lezoko Euskaraldiaren herri batzordeak ekitaldiz bete du hilaren 15etik 25era arteko aroa. Txapen banaketarekin gaur hasi dira.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2025-03-17)

Futbolean, berdinketa Pasaiak. Areto futbolean, garaipena Antxok eta porrota Doniparik. Eskubaloian, garaipen bat eta bi porrot.

Renfeko greba, bertan behera

Atzo ilunabarrean akordioa egin zuten Renfeko eta Adifeko sindikatuek Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun ministerioarekin.

Irungo errekatxoetatik ibilketa nordikoan

Ipar martxako irteera antolatu du Urdaburuk hilaren 22rako. Irungo errekak eta Aitzondoko ur-jauzia ezagutuko dituzte bidean.

Eraso!, Hostoak eta Biersbreaker, Niessenen

Hilaren 22rako hiru erpineko kontzertua antolatu du OarsoMusika elkarteak, 19:30ean hasita. Ondoren, Manuel tabernan, 'after party'-a.

Harribitxi bikoteak kontzertua emango du hilaren 22an, Landetxen

Iker Alvarez eta Aitor Urquizak osatzen dute 'Harribitxi' bikote musikala, eta txistuaren eta musika tradizionalaren garaikidetasuna aldarrikatzen dute.

Kontsumitzaileei aholkuak eman dizkie kontsumo bulegoak

Bihar Kontsumitzailearen Eguna da, eta Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak jorratzen dituen lan ildoak aurkeztu eta aholkuak eman dizkie herritarrei.

Euskadi Etorbideko errei bat itxiko dute astebetez

Sprilurren eraikinaren urbanizazioaren obrak direla eta, astelehenetik (hilak 17) aurrera errepidearen errei bat itxiko da, astebetez.

Bizirain Txikiko patioa eraldatu dute

Bizirain Txikiko (Beraun) patioa irisgarriagoa eta atseginagoa da orain: sarbidea hobetu eta jolas-gune berdea sortu dute, material bigunez osatuta. Proiektua udal ikastetxeetako jolastokiak eraldatzeko programaren baitan dago.

Askotariko menpekotasunei aurre hartzeko gune bat sortu nahian

Oiartzungo herritar talde bat arduratuta dago "gaur egun eragiten diguten menpekotasun mota ugariez". Horren inguruan hausnartzeko bilera irekia egingo dute.

Gehiago