ELAk akordioa lortu du Delcom Delivery enpresan

Oiartzunen dagoen enpresa horrek Amazonentzat egiten du lan, eta enplegua egonkortzeko eta mugagabe izateko bermeak adostu dituzte.

Miriam Etxea, gizarte bazterketan dauden emakumeentzako "itxaropen gune bat"

Caritas Gipuzkoak etxe berri bat inauguratu du gaur Agustindarren komentuan. Bazterketa egoera "ikusezinean" dauden emakumeei emango die ostatu eraikinak.

Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi du Xenpelar Saria

Atzo jokatu zen XXVIII. Xenpelar Bertsolaritza Sariaren finala Niessen aretoan. Sarara eraman du txapela Aizpuruak.

Taberna-Otaduy Euskal Herriko Trinketeko eskuz binakako txapeldun

Atzo jokatu zuten final handia Abadiñoko Tornosolo trinketean, baita 3. eta 4. posturako partida ere, Euskal Pilota Federakuntzak antolatuta.

Gorputzen matxinada errelato berria sortzeko

'Gorputza lehen lurralde gisa: eskubideaz, zaintzaz eta plazeraz' hitzaldia emango du Saioa Hernandez psikologo eta sexologoak Emakumeen Etxean, asteazkenean.

Allerru Lagun, herriko futbol elkartea laguntzeko

Allerru Kirol Elkarteak Allerru Lagun kanpainari ekin dio. Helburua da herriko futbol taldea laguntzeko prest daudenen herritar sarea osatzea

HAPOaren aldaketa proposamena azaltzeko, bilera irekia

Hilaren 10ean (asteazkena) egingo dute bilera, 18:00etan, pleno aretoan. Beste gai batzuk ere landuko dituzte hitzorduan.

San Nikolas Txikia ospatu dute Oiartzungo haurrek

Abenduaren 5a izan zen atzo, eta ohitura den modura, kalera atera ziren Oiartzungo ikasleak San Nikolas Txikia ospatzera.

Andonaegi auzoko asfaltatzea hobetu du Pasaiako Udalak

Oiartzun, Urgull, Tokia Alai eta Andonaegi kaleetan egin dituzte lanak. Esku hartzearen zenbatekoa 30.547,23 euro + BEZ izan da.

Clara Rangel plazaren ondotik, Mari Zozaia pasealekua

Errenteria-Oreretak urratsa egin du, beste bat,  josten ari den  Errenteria-Oreretako emakumeen aurkako indarkeria matxisten memoria historikoan emakume izen bat gehiago jarri duelako, Mari Zozaia.

Oiartzungo futbol taldeen partidak, hemen

Datozen egunetan zenbait partida jokatuko dituzte Oiartzun Kirol Elkarteko kirolariek etxean zein kanpoan. Kontsultatu ordutegiak klik eginda.

Gurasoentzako hezkidetza formazio_sai

Gurasoak trebatzeko, bi saio Pasaian

Treba Gurasoak egitasmoaren baitan, udalak gurasoei begirako bi hitzaldi antolatu ditu datozen egunetan, Donibanen eta Trintxerpen.

Arte martzialek Pasaia hartuko dute asteburuan

Bihar eta etzi, arte martzialen inguruko erakustaldi bat egingo da Donibaneko kirolgunean. Izen emateak galdetegi bidez egin behar dira.

Uxia Prego Sarasolarentzat izan da Euskararen Hamabostaldiaren barruko zozketaren saria

Errenteriako Udalak kanpaina egin du Euskaraz barra-barra zigilua duten herriko establezimenduekin Merkataritzan eta ostalaritzan ere ari gara. Abenduak 3 Euskararen Eguna lelopean.

Aske bizitzeko eskubideaz, giza eskubideen jardunaldien barruan

Hilaren 12an izango da, ostirala, 18:00etan Badalaben egoitzan. Emakumeek indarkeriarik gabe bizitzeko duten eskubidearen aldeko sentsibilizazioa eta gogoeta sustatzea dute helburu.

EH Bilduri negoziaziorako borondate eza egotzi dio PSE-EEk

Errenteriarren beharretatik "urrun" dagoela onartutako aurrekontua dio alderdi sozialistak eta salatu du gobernu taldeak ez duela elkarrizketarako borondaterik.

Errefortzu gehiago HAZ bulegoetan, bertakoen txartelak banatzeko

Aparkalekuaren Ordenantzaren hirugarren eta azken faseko txartelen banaketa abiatu du udalak. Trintxerpe-San Pedroko HAZ bulegoan arratsaldeko errefortzuak jarri dira.

AGENDA

Asteburuan Oarsoaldean zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

'RedNudes' antzezlana, bihar, Donibanen

Emanaldiak intimitate irudien baimenik gabeko zabalkundea tratatzen du, eta 14 urtetik gorako gazteei begirakoa da. Juanba Berasategin izango da, 19:00etan.

Klima aldaketaren eragina arintzeko neurriak aurkeztuko ditu Lezoko Udalak

Lezoko Klima eta Energia Trantsizioaren Aldeko Ekintza Plana da aurkeztuko dena. Hilaren 10erako egin du udalak deialdia, Kultura Aretoan.

Gehiago