Paleontologia tailerra egingo dute Luberri museoan
Hilaren 24an izango da saioa, 11:00etan hasita. Familian egiteko jarduera izango da, eta Luberri museoan bertan egingo dute.
Hilaren 24an (larunbata da) Paleontologia tailerra egingo dute Luberri museoan. Familian egiteko jarduera izango da berau, eta goizeko hamaiketan emango diote hasiera.
Hitzorduan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik 943 26 05 93 zenbakira deituta edota mezu elektroniko bat idatzita, eta bost euro ordaindu behar dira haur bakoitzeko.
Hitzakide txokoan jarduera hori zozkatuko da hilaren 13tik aurrera, eta irabazten duenak familian doan joateko aukera izango du ekintza horretara.
