Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ahotsaren bidez lotsa kentzeko parada, Altzibarren

EHAZEk 'Ahots laborategia' antolatu du. Ahotsa erdigunean jarrita, bi ikastaro egingo dituzte Altzibar auzoan. Lehena bihar izango da, eta bigarrena hilaren azkenean.

Idoia Hernandez Toledo 'Hatxe', Zumardian.Imanol Saiz Gomez de Segura
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/01/16

Ahots kordak dardaratzen direnean sortzen den hotsa da ahotsa, Euskaltzaindiaren arabera. Gizaki orok du hori nola edo hala egiteko gaitasuna. Denek, baina, ez diote erabilera bera ematen. Gehiengoak hitz egiteko baino ez du baliatzen ahotsa. Beste batzuentzat, haatik, lanerako ezinbesteko tresna da. Horren adibide argia dira arte eszenikoetatik bizi direnak.

Ia inkontzienteki ikasten da hitz egiten. Norberak bere tonua du mintzatzerakoan, eta emozioen arabera aldatu badaiteke ere, normalean behintzat, tonu bera erabiltzen du gizartearen ehuneko handi batek.

EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, alabaina, horri buelta bat ematera dator oraingoan. Neguko Ahots Laborategia deituriko proiektu bat jarri dute martxan, eta Oiartzun izango da ikastaroen oholtza datozen egunetan.

Antolatzaileek azaldu dute egitasmo berri hori “antzerkizale eta kuxkuxero guztientzako ahotsen topaleku” izatea nahi dutela. Bi saio egingo dituzte orotara, eta, lehena bihar (hilak 17, larunbata) izango da. Idoia Hernandez Toledo Hatxe izango da eskolaren gidaria Peru Galbete Labianorekin batera, eta Belarria ahoan izeneko hitzorduaz arduratuko dira biak.

Ikastaro baino, laborategi kutsua izango du hitzorduak. Hala dio, behintzat, Hernandezek berak. “Gehienbat jolasetatik abiatutako laborategia izango da. Zenbait jolas proposatuko dira, eta ahotsa nahita edo nahi gabe aterako da. Hortik joango da saioa”.

Gainera, Hernandez sinistuta dago “elkarren arteko ikasketa bat” izango dela. Izan ere, talde lanean lan egitea proposatzen dute, Galbetek eta berak egin duten bezala. “Peru eta biok tradizio ezberdinetatik gatoz. Formula klasikoetatik edan dugu, baina jolasteko garaian beste bide batzuk bilatu ditugu. Asko edan dugu antzerkitik zein gorputz mugimendutik, eta beste tradizio horretatik at dauden beste bide batzuk topatzen ditugu normalean”. Hartara, biharko zeregina “ohiko eskema horietatik kanpo dauden gauzetatik jolastea” izango da.

Ahotsa, transmisioa eta euskara
Neguko Ahots Laborategiak badu formarik orain, eta hala izan da hasiera-hasieratik, ziurtasunez baitzekiten laborategiko gai nagusiak ahotsa, transmisioa eta euskarazko antzerkigintza eszenikoa izango zirela. Hala ere, modu zabalago batean esperimentatu nahi zuten elementu guztien nahasketatik ateratzen zen horrekin, eta banako bakoitzak duen ibilbidea zein den kontuan izanik, argi izan zuen Antzerkizale Elkarteak Hernandezek eta Galbetek izan behar zutela esperimentuaren egile.

Belarria ahoan saioan aho ahotsa malgutu, arnastu, eraldatu, kantatu, zizelkatu, aditu, hitzak murtxikatu, isuri eta beste horrenbeste egingo dute izena ematen dutenek; are, norbere ahotsa besteenekin harremanetan jarri eta hitzetatik harago duen boterea arakatzeko parada izango dute. Zenbait prozedura medio, soinu piezak sortuko dituzte Altzibar auzoko lokalean. “Badirudi hizketan ikastea besterik gabe hizketa egin eta bestea entzutea dela, baina ez da horrela”, jarraitu du Hatxek. Antzerkia «oso aberasgarria» dela iritzi du, “plastikotasuna, argiaren ideia eta gorputza” bezalako elementuak elkartzen baitira. Gainera, “ez da gauza bera hitzak tonu batean edo beste batean esatea, edota erritmo batean edo beste batean esatea”.

Ildo beretik jarraituz, Hatxek dio ahotsak zerikusi handia duela arnasketarekin. “Mugitzen garenean egiten ditugun soinu horietan zein ahotsa ateratzerakoan sor daitezkeen pertsonetan ere arreta handia jartzen dut”, jarraitu du. Era berean, nabarmendu du bera ez dela aditua, baina argi ikusten duela pertsonaien izaera ahotsaren arabera. “Peruk eta biok hausnarketa handia egiten dugu generoaren inguruan gure bizitza pertsonalean, eta badago, esaterako, hautu pertsonal bat. Peruk agudoetara jotzen du, eta hori ez da oso ohikoa gizonen artean. Nik, aldiz, grabeetara jotzen dut, eta hori ez da oso ohikoa emakumeetan. Ahots bakoitzak zer eta nola esaten duen bilatzen dugu”.

Biharko hitzordurako taldean egiteko ikerketa moduko bat proposatuko da, eta nabarmendu du mugimendua “oso presente” egongo dela saioan. “Tradizioz, pertsona bat geldi eta zuzen jarrita atera ohi da ahotsa. Gu, baina, hori apurtzera gatoz”, adierazi du Hernandezek. “Niretzat garrantzitsuena jolasa da, eta jolas eta gozatze horretan ahotsa erabiltzea”.

Tailerrean izena emateko ez da antzerkigintzaren inguruko aurretiazko jakinduriarik izan behar, saioen helburua baita batez ere “lotsa kentzea”. Ikastaroa bi zatitan banatu dute; lehen zatia 10:00-13:00 artean izango da, eta elkarrekin bazkaldu ondotik jarraituko dute 17:30ak arte –bakoitzak norbere janaria eraman beharko du–. Bigarren saioa hilaren 31n izango da, eta Laura Penagosek gidatuko du Hegazti migrariak deituriko jarduera. Izena emateko 722 89 87 95 zenbakira deitu zein helbide elektroniko honetara idatzi behar da. Ikastaro bat egiteko 15 euro ordaindu behar dira; bi egiteko, haatik, 25 euro. EHAZEko bazkideek, ikasleek edota egoera zaurgarrian daudenek gutxiago ordainduko dute –5 eta 10 euro, hurrenez hurren–.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.