Ihoteak herritarrei gerturatzeko saioa egingo du Ttur-tturrek
Kulturartekotasuna lantzeko bidean antolatu dute 'Ihotiak Oiartzundik mundura' saioa. Hilaren 29an izango da, pleno aretoan.
Oiartzungo Ttur-ttur elkarteak Ihoteak gerturatu nahi dizkie beste kultura batzuetatik etorritako oiartzuarrei zein Ihoteak hobeto ezagutu nahi dituzten herritarrei.
Gauzak horrela, hilaren 29an (osteguna da) Ihotiak Oiartzundik mundura aurkezpen dinamikoa egingo dute 18:30etik 20:00etara udaletxeko pleno aretoan.
Zuzeneko itzulpena egongo dela aurreratu dute antolatzaileek, eta, aukera hori baliatu nahi duenak Telegram aplikazioa eta aurikularrak eraman beharko ditu hitzordura.
Bertaratu nahi duen orok izena eman beharko du, hemen.
