Urmendi Haur Eskolako aurrematrikula zabaldu dute

2024an jaiotakoen aurkezpen bilera hilaren 28an izango da, iaz jaiotakoena martxoaren 11n eta 2026koena apirilaren 15ean. 17:00etan dira hitzordu guztiak.

Urmendi Eguneko artxiboko irudia.

Oiartzungo Urmendi Haur Eskolak jakinarazi du dagoeneko jakinarazi dutela noiz izango den 2026-2027 ikasturteko aurrematrikulazio epea. 2024an jaiotakoen epea otsailaren 2tik 13ra izango da, eta 2025 zein 2026an jaiotakoena otsailaren 2tik apirilaren 30era.

Gauzak horrela, aurkezpen bilerak ere iragarri dituzte: 2024an jaiotakoen gurasoen hitzordua hilaren 28an izango da; 2025ean jaiotakoena martxoaren 11n, eta, azkenik, 2026an jaiotakoena apirilaren 15ean. Bilera guztiak arratsaldeko bostetan izango dira.

Haur eskola 07:30etik 16:00etara egoten da zabalik, baina 2025ean jaiotakoentzat goizeko eskaintza dute –09:00etatik 12:00etara, bazkaririk gabe–.

Edozein zalantza argitzeko 943 26 00 85 zenbakia eta helbide elektroniko bat helarazi dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.