Poesia errezitaldi musikatu Galiziar Euskalduna, ostiralean

Hilaren 30ean (ostirala) izango da hitzordua, eta hurrengo egunean (larunbata) omenduko dute Kontxa Murgia Egaña.

Ohitura den moduan, Fato Cultural Daniel Castelaok eta Oiartzungo Udalak Poesia errezitaldi musikatu Galiziar Euskalduna antolatu dute. Hilaren 30ean (ostirala) izango da hitzordua, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan, eta, larunbatean, bestalde, Kontxa Murgia omenduko dute herrian.

Ostiraleko hitzorduan Xosé Estévez eta Antton Kazabon izango dira errezitatzaileak, eta Francisco da Fientosa, Xoan Alonso, Bernardino Crego, Félix Rubial Bernárdez, Manuel María, Juan Mari Lekuona, Xabier Lete, Imanol Irigoien eta Antton Kazabonen poesiak irakurriko dituzte. Musika ere lagun izango dute, eta saioa girotzeaz Edurne Saizar, Oihane Mitxelena, Haizea Lekuona eta Endika Loiola arduratuko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.