Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Bihurrikeriak hartuko du herria datozen egunetan

Hasi da atzera kontua, otsailaren 4tik 8ra izango baitira Ihoteak. Aurtengo egitarauan berritasun modura txotxongiloen ikuskizuna txertatu dute, hilaren 4an izango da.

Iazko Kuestazioaren artxiboko irudi bat. Ane Mendizabal Sarriegi
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/01/30

Herria hankaz gora jartzen duen asteburua heltzear da. Urduritasuna sumatzen da herrian. Lan karga handia suposatzen du Oiartzunen Ihoteak antolatzeak, baina herrian urtero-urtero uzten duen arrastoa zer nolakoa den ikusita, antolatzaileek indartsu heltzen diete lanei. 

Iazko Ihoteen balantzea positiboa izanik, gainera, are motibatuago elkartzen dira antolakuntzako kideak, tartean, Ekain Susperregi Ibarguren herritarra. Aurtengoan ere ohiko egitaraua mantenduko dute, baina tartean bada berritasunik.

Herritar bati otu zitzaion Ihoteen gaia txotxongiloen bidez jorratzea, eta ideiak lotuz Piztu sua ikuskizun interaktiboa sortu dute. Hori da aurtengo Ihoteen berritasun nagusia. Ideia arrakastatsua izan da gainera, birritan egingo baitute emanaldia –lehenengo paseko sarrerak agortuta daude–. Antzezlanaren muinean Ibai eta Xabi daude: etxean aspertu egiten dira, eta Intxixu zein Basandreekin bizitzera joatea erabakitzen dute. Ildo horretatik jarraituz, antolatzaileek argitu dute adin guztietako herritarrentzat dela txotxongiloen emanaldia. 

Ihoteak zer diren eta nondik datozen
Egitarauari erreparatuz gero, bada beste hitzordu deigarri bat, atzoko egunez egin zutena alegia. Ihoteak Oiartzundik mundura izenburupean aurkezpena egin zuten, herrira etorri direnei edota erroldatu berri direnei gaiaren gaineko informazio zabala eman asmoz. Susperregik azaldu du Oiartzun Burujabe taldearen barruan euskara eta kulturartekotasuna lantzen dituen pertsona sorta bat dagoela, eta euren ekimenez antolatu zutela hitzordua Ihoteen atarian. “Herrira etorri direnei galdetu zitzaien zer jakin nahi zuten Oiartzuni buruz, eta gehien errepikatu zen gaietako bat izan zen Ihoteena”, azaldu du. Hartara, udaletxeko pleno aretoan bildu ziren, eta tailer itxurako saioa egin zuten Ihoteak herritar orori gerturatzeko. 

Euskal Herri mailan sona handia hartu dute Oiartzungo Ihoteek, eta jende asko bertaratzen da herrira asteburuaz gozatzeko. Polita da kultura indartzea eta herri bateko ohiturak lau haizetara zabaltzea, baina antolatzaileek zenbait neurri hartu behar izan dituzte pertsona ororen segurtasuna bermatze aldera; horren adibide dira, esaterako, suaren inguruan duela urte batzuetatik jartzen dituzten barandak. “Gero eta segurtasun neurri gehiago hartu behar horrek exijentzia maila altuagoa eskatzen du, baina badakigu egin beharreko zerbait dela, eta egiten dugu”. 

Alabaina, Susperregi sinistuta dago Ihoteen hazkunde hori hobekien Kuestazioan islatzen dela, kontatu baitu duela zenbait urte orotara herri osoan 40 lagun inguru ateratzen zirela, eta, azken urteetatik hona 100 lagun inguru ateratzen direla auzo bakoitzeko Kuestazioan. “Uler daiteke hazkunde horrek herritik kanpo interesa sortzea, baina bistakoa da herrian ere parte hartzeak gora egin duela”.

Dozenaka dira ostiraletik igandera bitartean herrira bertaratzen direnak, eta antolakuntzakoak azaldu du askok ez dakitenez “ondo” Ihoteek nola funtzionatzen duten “sorpresa” hartzen dutela: “Basandre eta Intxixuen haragiak ez dituzte espero izaten, eta batzuk [bihurrikeriak] ondo hartzen badituzte ere erreakzio asko sustotik izaten dira”.

Azkenik, bisitariei gomendio modura esan nahi izan die Susperregik arropa zaharrarekin joan daitezela, “zikintzeko aukera asko baitago” egun horietan. Halaber, gehitu du “jarrera irekia” eramatea eta errespetuz jokatzea garrantzitsua dela.

Ihoteak 2026

Otsailak 4, asteazkena

• 17:30. ‘Piztu sua’ txotxongilo ikuskizuna Landetxen.

• 19:30. ‘Piztu sua’ txotxongilo ikuskizuna Landetxen (gonbidapenak sarrerak.oiartzun.eus-en).

Otsailak 6, ostirala

• 15:00. Burrunba! Ihoteei deia!, Beheko plazako biribilgunetik.

• 16:45. Txokolatada Done Eztebe plazan.

• 18:30. Herri dantzak.

• 19:00. Azeri dantza eta sorgin dantza.

• 19:30. Intxixu, Basandre eta Sorginek plaza hartuko dute.

Otsailak 7, larunbata

• 09:00etatik aurrera. Kuestazioa egingo dute herriko zortzi auzoetan.

• 14:30. Ordu horren bueltan bazkaria egingo dute auzoetako taldeek.

• 18:00. Auzoetan ibilitako kuadrillak Done Eztebe plazan elkartuko dira.

• 18:30. Ihote berbeneroa. Ondoren, musika eta festa giroa Kataxuloko txosna inguruan.

Otsailak 8, igandea

• 09:00. Diana txistulariekin.

• 11:00. Beheko plazatik Karroxa eta kalejira alaia.

• 19:00. Intxixu, Basandre eta Sorginei agurra egingo zaie Done Eztebe plazan.

• Bukatzeko, suzko akerra Done Eztebe plaza inguruan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.