Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko ordenantzaren aldaketa onartu dute aho batez

Lehen onarpena eman diote erabilera turistikorako etxebizitza eta establezimenduak mugatzeari. Joana Mendiburu alkateak azaldu du udalak "Oiartzun bizi eta bizigarri baten aldeko apustua" egin nahi duela.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/01/30

Iragan asteazkenean egin zuten Ohiko Osoko Bilkura, eta bertan aho batez lehen onarpena eman zioten erabilera turistikorako etxebizitza eta establezimenduak mugatzeari Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari dagokion ordenantza aldaketa adostuz. Joana Mendiburu, Oiartzungo alkatea: “Oiartzungo Udala etorkizuneko ikuspegiz ari da gai honetan ere pausoak ematen, turismoa herri arazoa izan aurretik. Orain urtebete hasitako azterketa diagnostikoa eta dokumentazio lana oinarri izanik, Oiartzun bizi eta bizigarri baten aldeko apustua egin nahi du Oiartzungo Udalak: etxebizitza bizitoki gisa lehenesteko apustua, hain justu”. Gauzak horrela, horren parte da erabilera turistikorako etxebizitza eta establezimenduak mugatzeko hartutako erabakia.

Honako puntu hauek jasotzen ditu etxebizitza turistikoei dagozkien ordenantza aldaketak: etxebizitza libreek bakarrik izango dute horretarako aukera; gutxienez 50 metro koadrokoak izango dira; atari bakoitzean etxebizitza turistiko bakarra egotea baimenduko da; lehenengo solairuan bakarrik egon ahalko dira –behean inor bizi ez bada–, eta dentsitate baxuko hiriguneetan ez da eskaerarik onartuko (familia bat edo biko etxebizitzetan, kasu). Horretaz gain, baina, hotelei eragiten dieten zenbait neurri ere hartu dituzte; esaterako, eraikin osoak hartu beharko dituzte, solairuka antolaketa jakin bat izan beharko dute eta industria eremuetan salbuespeneko eskaerak baino ez dira onartuko.

Osoko bilkuran, bestalde, EAJk hondakinen kudeaketari lotutako gai bat aipatu zuen galdera eta eskaeren tartean, “epez kanpo eskatu izanagatik eta urgentziazkoa ez izateagatik udalbatzarreko gai zerrendatik kanpo geratutako mozio eskaera bat” baita. Zehatzagoak izate aldera, Oiartzungo Udala Garbitania Zero Zabor erakunde publikoan sartu aurreko txosten ekonomikoa eskatu zuten jeltzaleek horren inguruko bozketa egin baino lehen. Mendiburuk horren aurrean esan zuen horretan ari direla lanean udal teknikariak, eta hala dagokionean eraman eta bozkatuko dela udalbatzarrean. Alabaina, gaineratu zuen EAJ lanketa horren parte dela dagoeneko.

Azaldu dutenez, udal gobernuak “harriduraz” hartu zuen gai hori plenora eraman izana eta baita horretarako erabilitako moduak ere, alkateak azaldu zuenaren arabera “2025eko azaroan akordioa erdietsi genuen bi alderdiek herriko birziklatze maila hobetzen jarraitzeko eta orain arteko bidean aurrerapausoak emateko. Lanerako mahai bat sortu genuen horretarako, eta bertan neurri praktiko zehatzak landu”.

Azkenik, argitu zuten etorkizuneko erronketako bat dela industria poligonoetako bilketa selektiboa optimizatze, eta horretarakok udalak bere gain hartu duela kudeaketa: “testuinguru horretan kokatzen da Oiartzungo Udala Garbitania Zero Zabor erakunde publikoaren parte izatea”.

Udal gobernuak, beraz, azaroan hasitako bidean elkarrekin pausoak ematen jarraitzera gonbidatu du Oiartzungo EAJ.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.