Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak
Oiartzungo futbolariek hamaika partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak eta zenbait irudi.
Oiartzungo Oiartzun Kirol Elkartea osatzen duten taldeek hainbat partida jokatu dituzte azken egunetan. Askotariko emaitzak lortu dituzte jokalariek; ikusi hemen emaitza zehatzak, zenbait kronika eta irudiak.
Nesken hirugarren maila: Mariño 1 – 1 OKE
“Intentsitate altuko partida” izan zen emakume oiartzuarrek Mariño taldearen aurka atzo jokatu zutena Lehenengo denbora gol aukera garbi gutxi egon ziren, eta partida nahasi bezain intentsua izan zela nabarmen du dute klubetik. Are, zelai erdian baloi asko egin zirela eta borroka handia nagusitu zirela diote, baina areatan ez zela joko askorik egon gehitu zuten.
Bigarren zatian, berriz, presio handiagoa egiteko asmoz atera ziren zelaira oiartzuarrak, eta zatia bezain pronto sartu zuten lehen gola. Hortik aurrera, baina, kontatu dute Mariñok hartu zuela partidaren agintea “guk lan handia eta kontraerasoko joera hartuz”.
Bigarren gola sartzeko aukera izan zutela ere nabarmendu dute, baina ez zuten asmatu, eta 93. minutuan aurkariek gola sartu zutenez, 1-1 amaitu zen norgehiagoka.
Gizonezkoen ohorezko erregionala: OKE 2 – O Zumaiako
Gizonezkoen ohorezko erregionalari dagokionean, Oiartzun Kirol Elkarteak jakinarazi du partida indartsu hasi zutela. Baloiaren jabe izan ziren lehen minutuan eta gola sartzeko zenbait aukera izan zituzten arren, ez zuten markagailuan aurreratzerik lortu.
Bigarren zatiaren hasieran, berriz, lehen gola sartu zuten, eta une horretatik aurrera Zumaiakok defentsa ireki eta eraso azkar gehiago sortzeko aukera eman zien etxekoei. Hartara, gisa horretako jokaldi batean bigarren eta partidako azken gola sartu zuten. Iker Kortak sartu zituen Oiartzunen bi golak.
Areto futbola estatuko hirugarren maila: Jarrilleros 2 -2 OKE
Estatuko hirugarren mailan Oiartzun taldeak puntu bat lortu zuen Portugaleteko partidan. Azaldu dutenaren arabera, ondo hasi zen norgehiagoka oiartzuarrentzat, goian presio ona eginez gol aukerak sortzen hasi baitziren, eta horrela lortu zuten hamargarren minutuan Aitzol Salaberriak gola sartzea.
Etxeko taldeak aukerak sortu zituen gero, baina atsedenaldia 0-1 joan ziren. Alabaina, partidaren bigarren zatiaren hasieran etxekoek markagailua berdindu zuten, eta oiartzuarren erreakzioaren ondorioz segidan bigarren gola sartu zuten. Salaberria izan zen berriro ere golegilea.
Partida amaitzeko bost minutu geratzen zirenean etxekoek bigarren gola sartu zuten, eta 2-2ko emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka.
Areto futbola Gipuzkoako lehenengo maila: Miren OKE 4 – 5 Bilkoin
Oiartzuarrek ezin izan zuten punturik eskuratu Elorsoron jokatutako partidan. Bilkoin Legorreta taldearen aurka jokatu zuten partida, eta aurreratu dute partida berdindua izan zela lehen minututik azkeneraino.
Legorretarrek sartu zuten lehen gola, baina handik hiru minutura sartu zuen gola Antxon Urrosolok. Alabaina, aurkariek bigarren gola sartu zuten, baina Kai Jimenok berdinketa egin zuen atsedenaldiaren aurretik.
Bigarren zatian ere partida berdin joan zela kontatu dute, eta hamar minutura gola sartu zutela aurkariek gehitu dute. Etxekoek, baina, ez zuten amore eman, eta Mikel Altunak 3-3koa ezarri zuen markagailuan.
Legorretakoek berriz lortu zuten aurreratzea, baina partida amaitzeko minutu bat falta zela gola sartu zuen Jimenok. 4-4 zegoen markagailua, eta partida horrela amaituko zela zirudien arren, azken jokaldian gola sartu zuten goierritarrek.
Hona hemen emaitzen zerrenda osoa:
- Lehenengo erregionala
- OKE 2 – 2 Beasain
- Jubenila C
- OKE 2 – 2 Mundaiz
- Kadeteak B
- OKE 1 – 4 Mondragon
- Infantila handi
- OKE 3 – 3 Ordizia
- Infantil txikia
- OKE 2 – 0 Ostadar
- Infantila partaidetza
- OKE 0 – 5 Martutene
- Ohorezko erregionala neskak
- OKE 1 – 1 Urola
- Baska jubenila
- OKE 2 – 1 Getxo
- Gorengo jubenila
- Trintxerpe 2 – 3 OKE
- Lurralde
- Luberri 4 -0 OKE
- Ohorezko kadete mutilak
- OKE 2 – 4 Elgoibar
- Ohorezko kadete neskak
- OKE 1 – 2 Goierri
- Kadeteak C
- OKE 1 – 4 Kostkas
- Kadete B neskak
- OKE 1 – 0 Mariño
- Infantila F11 neskak
- OKE 6 – 0 Mariño
- Infantila F8 neskak
- Luberri 0 – 5 OKE
Hona hemen OKEk HITZAri helarazi dizkion zenbait irudi:

