Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal eskultura taularatuko dute Landetxen, etzi

Eskultura irakurketaren performancea eta 'Euskal eskultura bizirik' erakusketaren dokumentala aurkeztuko ditu igandean (hilak 19) Pagoarte elkarteak. 19:00etan izango da, Landetxen.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/04/17

Bizirik dago eskultura Oiartzunen. Bizirik dago euskal eskultura, eta horren alde lan egiten dihardu Pagoarte elkarteak aspaldian. Iaz, 2025eko azaroan hain zuzen, Euskal eskultura bizirik egitasmoa egin zuten herrian, eta horri jarraipena emango diote etzi, hilaren 19an (igandea), hitzordu bikoitza antolatu baitute herritarrentzat.

Azaroko jardunaldietan, eta hiru astean zehar, Oiartzundik zein Euskal Herri osotik bertaratutako zenbait eskultoreren lanak jarri zituzten Arizmendienako lorategian zein San Juan kaperan, eta eskultura egitasmoaren oinarrian izanik, zenbait ekitaldi egin zituzten Pagoarteren ekimenez, hala nola, erakusketak, bisita gidatuak edota behin-behineko eskulturak sortzeko saioak. 

Jarduera horiek, euskal eskultura erdigunean jartzeaz gain, sareak sortzeko ere balio izan zuten, herrian hainbat proiektutan daudenak eta adin guztietako herritarrak batu baitzituen. 

Mikel Mendizabal Pagoarteko kideak berretsi du iaz egin zuten jarduera zerbait berezia izan zela; “orain arte ez da horrelako ezer egin euskal eskulturaren inguruan”, eta, beraz, prozesu guztia dokumentatzea pentsatu zuten. Esan, eta baita egin ere. Igandean izango da emaitza ikusteko aukera, Euskal eskultura bizirik erakusketaren dokumentala aurkezteaz gain, eskulturaren performacea egingo baitute Landetxen. 

Saioa YouTuben, inork gal ez dezan
19:00etan izango da saioa, eta egindako lana herriari gerturatu nahi diotenez, Interneteko zuzeneko bidez ere transmitituko dute. Bestela, sarrerak.oiartzun.eus helbidean erosi behar dira gonbidapenak, sei euroan. 

Nekane Martiarena ere asteburuko hitzordua antolatzen ari da, eta gauza gehiegi aurreratu ezin baditu ere, kontatu du performanceak hiru zati nagusi izango dituela, eta zuzeneko musika ere egongo dela. “Herriko musikariak, dantzariak eta antzerki taldeko gaztetxo batzuk egongo dira oholtzan, gure asmoa ere bazelako belaunaldi ezberdinetako eta diziplina ezberdinetako jendea nahastea”, azaldu du.

“Zenbait kontzeptu zalantzan jartzen ditugu. Kontua ez da zerbait artea den edo ez eztabaidatzea. Sormen mugimendu espresibo bat da eskultura, eta lortu nahi duguna da jendea ez harritzea horrelakoak ikusten dituenean”, jarraitu du Mendizabalek.  

Martiarenak ere ildo berari heldu dio, eta gaineratu du badakiela ez dela “horren erraza” jendea eskulturara hurbiltzea. “Azaroan eskultura erakusketa egin genuenean jendea eskulturara ekarri beharrean, eskulturak kalera atera genituen. Oraingo honetan ere eskultura da nagusi, eta haren inguruan sortzen da beste guztia”. 

Igandean ere hala egingo dute, baina azaroan egin zuten erakusketa osatzeko zera izan zuten oinarrian: berdintasuna. Hartara, erakusketa osatu zutenean bi zatitan banatu zuten; alegia, batetik, Oiartzungo zein Oarsoaldeko bizilagunek egindako eskulturak jarri zituzten, baina baita Euskal Herri osotik etorritako jendearenak ere. “Hor emakumearen presentzia handia zen. Emakumearen presentzia ez da handia euskal eskulturan, eta guk hori nabarmendu nahi izan dugu egindako lanetan”, gehitu du Martiarenak. 

“Aurrera begira ez dakigu zer gertatuko den, baina ez harritu hemendik denbora batera beste zerbaitekin baldin bagatoz”, aurreratu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.