Peppermint Sextet: "Musikaren artisauak gara"
Lan berria du esku artean taldeak, osorik zuzenean grabatutakoa. Askotariko estiloak batu dituzte, euskararen ukitua emanda.
Peppermint Sextet taldea da aste honetako protagonista. Elkarrizketa zabala egin dio taldeari HITZAk astekari honetan. Bideoan ere jaso nahi izan ditu hedabideak proiektu berri honen nondik norakoak. Taldearen lehen lan luzea da kaleratu berri dutena, osorik zuzenean grabatutakoa. Fusioa da haien oinarri nagusia, eta euskal abestiei beste ukitu bat ematen ari dira, berezia, alaia eta mugitua. Igandean (hilak 26) haiek zuzenean ikusteko izango da, Oiartzunen.
Hona taldeko saxofoi, zeharkako flauta eta alboka jotzaile Ixak Oiartzabal eta Maialen Lopez abeslariaren hitzak.
