Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Triste gaude mimo eta dedikazio handiz eraikitakoa desegin dutelako"

Urmendiko Langile Batzarrak agerraldia egin du eskolaren atarian Urmendi Haurreskolak Partzuergoan sartuko dela jakin eta biharamunean.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/04/30

Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoko langileek prentsaurreko bat deitu dute gaur arratsalderako Urmendin “iritsi delako azken hilabeteetan beldurrez bizi izan dugun momentua: Urmendiren ibilbide oparoaren bukaera”. Atzo arratsaldean jakin zen Urmendi Hezkuntza Sailaren Haurreskolak Partzuergoan sartuko dela, eta horren aurrean “haserrea, tristura eta kezka” adierazi nahi izan dituzte.

Horrela diote: “Gure sorrerari erreferentzia eginez, egitasmoaren hasierako helburua zen Oiartzunen 0-18 urte bitarteko hezkuntza eskaintza bakarra sortzea, 3 haur-eskolak, 2 ikastetxeak eta udala elkartuz. Lan asko, are bilera gehiago eta zailtasun ugari egon ziren proiektua diseinatu eta onartu arte. Tartean izan ziren, esaterako, ikastetxeetan 2 urteko gelak irekitzeko baimenak. Prozesuaren bigarren fasera pasatzekoan Elizalde eskolak ezetza eman zion, eta ondorioz, Oiartzungo udalak, Haurtzaro ikastolak, Ttipi-ttapa eta Koikile haur-eskola pribatuak eta Iturburu udal haur-eskolak osatu zuten 1999an Oiarzungo Udal Ikastola Partzuergoa, Urmendi gisa ezaguna, besteak beste, 0-3 zikloa bere osotasunean mantentzea bermatuz”.

Proiektua herritik eta herriko familiei erantzunez sortu zela nabarmendu dute gero, bai eta urte guztietan “kalitatezko hezkuntza zaintza” eskaini dituztela ere “gertutasunean, konfiantzan eta egonkortasunean oinarrituta”.

Hots, azaldu dute 2024ko azaroan Eusko Jaurlaritzak jakinarazi zuela EAEko Udal Haur eskolei diru ekarpenik ez ziela egingo aurrerantzean eta ondorioz, “Haurreskolak Partzuergoan sartzea beste aukerarik ez zuten eman. Horrek praktikan, beste hainbat galeraren artean, 0-3 etapa puskatzea ekarri du”.

Hori horrela, Urmendiko langileek euren haserrea erakutsi dute eskolaren beraren aurrean zeudela.

“Haserre gaude hezkuntzak hartutako erabaki hori ez delako pedagogikoa, politikoa baizik, eta helburua delako hezkuntza sistema erabat zentralizatua izatea, tokiko proiektuak errefusatuz eta ederki funtzionatzen duten bestelako proiektu publiko-komunitarioei ate guztiak itxiz. Haserre gaude, helduzentrismotik hartutako erabakiak, ideologiak eta pribatu-publiko eztabaida eternalekoak hain zaurgarria den lehen haurtzaroaren beharren oso aurretik jartzen direlako. Haserre gaude EAJk gidatutako Hezkuntza Sailak, balio politiko, pedagogiko eta historiko handiko proiektu hau galtzera kondenatu duelako. Haserre gaude herriko EAJk eta norbanako batzuk Urmendi desegiteko prozesua indartu eta babestu dutelako. Haserre gaude Oiartzungo Udalak ez duelako aterabide bat ematea lortu. Haserre gaude konfiantza eduki dugulako, eta ez genuelako erreakzionatu lehen arrisku zantzuak ikusi orduko. Haserre gaude herritik haratagoko eragile sindikal eta politikoek ez dutelako interes edo posizionamendu argirik adierazi, eta babesgabe sentitu garelako. Haserre gaude maite dugun proiektu hau pikutara doalako. Eta triste gaude”.

Haserrea, baina, ez da jendaurrean adierazi nahi izan duten sentimendu bakarra, “mimo eta dedikazio handiz eraikitakoa desegin dutelako” triste baitaude, besteak beste, Urmendiko Langile Batzarreko kideak. Hots, nabarmendu dute euren ustetan “urteetan sendotu eta egonkortutako proiektu pedagogikoari inolako baliorik eman ez, eta hura galtzera kondenatu dutelako”.

Eta, noski, haurrak ere izan dituzte hizpide agerraldian: “Triste gaude haur txikienen behar eta erritmoekin inolako sentsibilitaterik agertu ez dutelako, eta kaltetu nagusiak haurrak berak izango direlako”.

Alabaina, mahai gaineratu dute badakitela Oiartzunen “badela Urmendi haur eskola bukatzearekin poztu den jendea, eta mingarria egin zaigu hori oso. Triste gaude babesik eman ez, isilik egon, eta inongo protestara batu ez den jendea egon delako”.

Era berean, diote kezkatu egiten dituela Haurreskolak Partzuergoan sartzeak nolako eragina izango duen Oiartzungo haur txikiengan. “Kezkaturik gaude 0-3 zikloa puskatuko delako, eta lehenago edo beranduago 2 urteko haurrak haur-eskola baten funtzionamendutik kanpo geratuko direlako, eta ikastetxe baten antolaketara egokitu beharko dutelako”.

Jantokiaren afera ere aipatu dute, kezkaturik baitaude “gaur egungo jantoki zerbitzuaren etorkizuna ziurgabea delako. Kezkaturik gure sukaldeak ez dituelako soilik haurren neurrira egindako menuak eskaintzen. Baizik eta herriko eta eskualdeko ekoizle txikiengan daukalako eragina; kontsumo jasangarria, ekologikoa, eta bertakoa bultzatzen duelako”.

Eta, noski, Urmendiko langileen etorkizunaren aurrean ere zalantzati daude, “hamabost irakasle finko eta hainbat ez finkoren etorkizun laborala erabat ziurgabea delako”.

Azkenik, Urmendiko Langile Batzarrak azpimarratu du eskerturik daudela “azken asteetan Urmendiren alde mobilizatu diren guraso, guraso ohi eta herritar guztiekin. Eskerturik, berezirik, Urmendi beti herri, 0-3 bizirik herri plataformako kideekin. Zuekin xamurragoa izan da bidea”.

Erlazionatutako edukiaUrmendi Hezkuntza Sailaren Haurreskolak Partzuergoan integratuko da
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.