Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Astelehenetik aurrera, 'Etorkizunari begira' erakusketa ikusgai

Elizalde Eskolak ondutako erakusketa Elorsoron egongo da ikusgai hilaren 11tik 17ra bitartean. Espazioen eraldaketa eta hezkuntza komunitatea ditu oinarri bildumak.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/05/08

Elizalde Eskola bete-betean dago murgilduta 50. urteurrenaren ospakizunetan, komunitatearentzat ez baita soilik atzera begiratzeko ospakizun bat; “etengabe gaude atzera eta aurrera egiten. Aurrera egiteko derrigorrezkoa da nondik gatozen jakitea, baina nora joan nahi dugun zehazteko ezinbestekoa da ortzimuga marraztu eta aurrera begiratzea”, diote.

Hori horrela, datorren astelehenetik aurrera (hilak 11) Etorkizunari begira erakusketa jarriko dute ikusgai Elorsoro kiroldegiko bilera gelan. “Erakusketak hezkuntza komunitatea elkarrekin eraikitzen ari den eraldaketa partekatzea erakusketa du helburu, ikastetxeko espazioen berritzea eta auzolana ardatz hartuta”, azaldu dute.

Erakusketa hori Elizalde Egunera arte (hilak 17) egongo da zabalik, eta bertaratzen direnek Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako kanpo zein barruko espazioetarako proiektu eta egitasmoak gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

Lau atal
Etorkizunari begira lanak lau zati ditu, eta horietan eskolaren orainaldi eta etorkizuna uztartzen dira. Transpatioa, DBHko patioaren eraldaketa, etorkizuneko eraikina eta auzolana eta komunitatea dira atalak, eta horietan informazio ezberdina aurkituko dute bisitariek.

Horretaz gain, Elizaldetik nabarmendu nahi izan dute erakusketan ikusiko den eraldaketa ez dela soilik fisikoa edo arkitektonikoa: “Erakutsiko diren proiektuak azken urteetan ikasle, irakasle, zuzendaritza, familia eta herriko eragileekin batera garatu diren prozesu parte hartzaile eta sortzaileen emaitza zuzena dira. Guztion artean nahiak hitzetan jarri dira, kezkak partekatu dira eta espazioak beste modu batera pentsatzeko aukerak sortu dira”.

Diotenez, ibilbide hori marrazteko garaian ezinbesteko elementu izan dira sorkuntza komunitarioa, auzolana eta bide laguntza, baina baita jasotako diru laguntzak ere.

Erakusketa astebetez egongo da ikusgai, eta astelehenetik ostiralera bitartean 17:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da. Astelehenean aurkezpen ofiziala egingo dute, eta larunbatean, berriz, itxita egongo da. Azkenik, Elizalde Egunean 10:00etatik 13:30era egongo da erakusketa azkenengoz ikusteko aukera.

Erlazionatutako edukiaIkastetxe baino, etxe denean
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.