Sara Escudero Mujika eta Lur Lacasta Santisteban aurresku txapelketaren irabazleak
Gogor lehiatuta eta lan bikaina eginda Sara Escudero Mujika Legazpiarra, eta Lur Lacasta Santisteban lezoarra izan dira Gazte Mailako Aurresku Txapelketaren irabazleak A eta B sailetan, hurrenez hurren.
Aurresku Txapelketako A eta B saileko irabazleakErein elkartea Gogor lehiatuta eta lan bikaina eginda Sara Escudero Mujika legazpiarra, eta Lur Lacasta Santisteban lezoarra izan dira Gazte Mailako Aurresku Txapelketaren irabazleak A eta B sailetan, hurrenez hurren. Escuderori 83,25 puntu eman zizkion epaimahaiak eta 137,50 Lacastari. Beheko zerrendan sailkapen zehatza ikus daiteke.
Erein elkarteak antolatzen du aurresku txapelketa eta aurten, gainera, berezia izan da, 40. urteurrena izan duelako. Antolakuntzak dantzarien maila jarri du nabarmen txapelketaren biharamunean, “oso maila ona erakutsi dute parte hartzaile guztiek eta pozgarria da hori”. Ikusle aldetik ere, arrakasta, “Niessen kulturgunea bete zen atzoko txapelketa jarraitzeko”.
Esker ona adierazteko tartea ere hartu dute Erein elkarteko kideek: Herri Arte Eskolari lehenik. Izan ere, dantzariek lanak bukatuta, eta epaimahaiak erabakia hartu arteko tartea girotu zuten Herri Arte Eskolako ikasleek dantza emanaldi bikaina eginda. Udal Txistulari Taldeari ere aitortza atzoko txapelketa horren barruan eta oroigarria, “urtero urtero hutsik egin gabe ditugulako hemen aurresku txapelketari doinua jartzen”.
Atzo Niessen Kulturgunean jokatutako txapelketan A eta B saileko dantzariak aritu ziren; aurretik baina, hilaren 16an, Legazpin lehiatu ziren txapelketa beraren barruan D saileko dantzariek. Kategoria horretan aritu ziren Mairi Maya Castaño eta Izadi Arbelaitz Oliveri errenteriarrei oroigarria eman zieten atzoko saioa bukatuta.
Txapelketaren 40. ekitaldia izan zen atzokoa. 41. ekitaldia jada prestatzen hasi dira Ereingo kideak. 2027ko maiatzaren 16an izango da.

Sailkapena
A Saila (2016-2018 urteen artean jaioak)
- 1. Sara Escudero Mujika, Legazpi
- 2. Lucia Haro Martin, Lezo
- 3. Laia Illarreta Lopez, Legorreta
- 4. Alain Mujika Indakoetxea, Errenteria-Orereta
- 5. Manex Goikoetxea Garmendia, Errenteria-Orereta
- 6. Kai Narbarte Schrön, Errenteria-Orereta
Sail horretan Hegoa Perez Serradilla, Udane Etxeberria Olaso, Danel Madinazkoitia Arias, Arhane Gonzalez Nestar errenteriarrek, eta Argi Lizarazu Zuzuarregi hondarribiarrak parte hartu zuten.
B Saila (2013-2015 urteen artean jaioak)
- 1. Lur Lacasta Santisteban, Lezo
- 2. Yisha Wang Xu, Legazpi
- 3. Haizea Arin Cinde, Ataun
- 4. Gorane Villa Martinez, Lezo
- 5. Paule Bergara Zubeldia, Villabona
- 6. Paule Garmendia Apalantza, Villabona
Sail horretan Hugo Garo Martin, Ane Perez Lizarazu, Amaiur Iturbe Lopetegi lezoarrek, eta Xalbat Maya Castaño errenteriarrak parte hartu zuten.
