Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Donibane, harro igoerako play-offean egindako lanagatik

Lehen Maila Nazionalera igoera lortu ez arren, Gironako esperientzia "bizia, gogorra eta aberasgarria" izan dela adierazi du klubak.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/05/29

Jakina den bezala, Donibane Eskubaloia taldeko gizonen talde nagusiak Lehen Maila Nazionalera igotzeko play-offa jokatu zuen iragan asteburuan Gironako Palafrugell herrian. Garbi etxeko taldea izan da play-off horren garailea, eta Kataluniako taldea izango da 2026-2027 sasoian Lehen Maila Nazionalean izango dena. Igoera lortu ez arren, Donibanerentzat esperientzia “bizia, gogorra eta aberasgarria” izan dela adierazi du Pepelu Ramos Fernandez arrosen prestatzaileak.

Donibaneren lehen partida iragan ostiralean izan zen, Zaragozako Balonmano Dominicos taldearen aurka. Arrosak intentsitatearekin atera ziren pistara, defentsan sendo eta erasoan arin. Osagai horiekin partidako lehen minutuetan nagusi izan ziren. Hala ere, urduritasunak, bidaiak eta beroak eragina izan zuten minutuak pasa ahala. Aurkariak joko sistema doitu zuen, eta Donibanek esfortzu fisiko handiagoa eskatzen zuten aldaketa taktikoak sartu behar izan zituen. Arrosek ezin izan zioten eutsi erritmo horri, eta Balonmano Dominicosek lortu zuen garaipena bigarren zati on bat jokatu ondoren (33-39). Galdu arren, partida ondo hasi zutenaren sentsazioarekin geratu ziren sanjuandarrak, baina nekearen poderioz, akats asko egin eta aurkariak aprobetxatu egin zituen.

Larunbatean hil ala biziko partida jokatu zuten arrosek Burgosko Villa de Arandaren kontra. Asobal Ligako taldearen filiala da. Lehen taldearekin jokatzen eta entrenatzen duten jokalariak izan arren, Donibanek aurpegia eman zuen neurketa guztian. Partidan berdintasuna izan zen nagusi, eta azken minutuetara aldeko markagailuarekin iritsi zen talde arrosa. Hala ere, aurkariek ondo bukatu zuten norgehiagoka, eta garaipena lortu zuten (28-30).

Azkenik, igoera lortuta zutela, Garbi antolatzaile eta txapeldunaren kontra jokatu zuen Donibanek. Dudekin atera ziren kantxara, baina bi taldeek topera jokatu zuten. Partida bizia, irekia eta espekulaziorik gabekoa izan zen. Donibanek hobetu egin zuen partidak aurrera egin ahala, eta emozioz betetako bukaera baten ondoren, garaipena lortu zuten arrosek (34-33). Play-offa aho zapore onarekin itxi zuten.

Igoera lortu ez arren, Gironatik egitura handiagoa duten taldeen aurka nor baino nor aritu izanaren “poztasunarekin” joan ziren, aurkarien eta antolatzaileen errekonozimendua jasoz, kantxan eta harmailetan izandako jarreragatik.

Donibanek, gainera, Garbiren antolakuntza lan “ikaragarria” goratu du: fan zone bat jarri zuten, harmaila gehigarriak, eserleku guztiak beteta eta zale guztien babesa, “betiere beste taldeekiko errespetu osoz”.

Talde arrosak adierazi du play-off hau ez dela bukaera bat, baizik eta puntu eta jarrai bat beren bidean. “Talde xumea gara tamainan, baina balio handiekin, ilusio askorekin eta anbizio indartuarekin esperientzia honen ondoren. Gogo eta esperientzia gehiagorekin itzuli gara, konbentzituta hazten jarraituko dugula. Orain uda aprobetxatzeko momentua da, datorrenerako pilak kargatzeko”, esan du klubak.

Azkenik, klubak esker on hitzak izan ditu jokalari guztiekiko, Donibane Gironako harmailetan babestu zuten zale guztiekiko eta play-offean egoteko aukera izan ez zuten horiekiko. “Familia arrosa eta bere masa soziala handitzen ikustea beste garaipen bat da”.

Erlazionatutako edukiaDonibane Eskubaloia, igoeraren bila KatalunianDonibanek ezin izan du igoera lortu
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.