Hezkuntza Saila Urmendiko kide izateko aukerari, ezezkoa
EH Bilduk Hezkuntza Saila Urmendiko kide izateko aukera egon dadin oinarri juridikoa lantzeko eskatu du. EH Bildu izan ezik, gainerako alderdiek kontra bozkatu dute.
Oiartzungo EH Bilduk arestian jakinarazi zuen Urmendik udal haur eskola izaten jarraitzeko lan egingo zuela. Hartara, zioten eztabaidarako proposamen zehatza eramango zutela Eusko Legebiltzarrera Urmendi proiektua garatu ahal izateko azterketa juridiko bat egin zedin eskatzeko, eta, Haurreskolak Partzuergoa Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoan integratzeko bideragarritasuna aztertzeko.
Proposamen horrek, baina, ez du aurrera ezin, EH Bildu ez beste alderdi guztiek kontra bozkatu baitute. “Aukerak agortuta, Urmendi Haurreskolak Partzuergoan integratzeko pausoak ematen jarraituko du”, diote udaletik.
