[Helmugako argazkiekin] Helmugara iritsita, gustura
Intxixu Trail lasterketan izan da gaur HITZA. Helmugako zein sari banaketako zenbait irudi bildu ditu hedabideak.
Hamasei kilometro ditu Intxixu Trailek. Hamasei kilometroko ibilbidea egin dute 250 pertsonek Aiako Harria Parke Naturalean barrena. Eguzkiak gogor jotzen zuen gaur Uztapide plazan zein inguruetan, eta horixe bera sentitu dute dozenaka lasterkarik.
Beroa pasa du gehiengoak, baina helmugara irribarre batekin iritsi dira denak. Helmuga gurutzatu, itzaletan sartu eta errekan oinak bustitzearekin batera kendu zaio zenbaiti beroa gainetik; sentsazio horiekin sentitu dute bidean zehar sufritutakoak merezi izan duela.
HITZA gaurko Intxixu Trail lasterketan izan da, eta helmugako zenbait irudi bildu ditu.
