Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Badiako alkateak ados OBEH zerga aplikatzearekin, "baina portuaren jardueraren ondorioak jasaten jarraituko dugu"

Inguruko udalerrietan eragiten duen inpaktuagatik 2027tik zerga berezia ordaintzen hasiko da portua. Baina alkateek portuaren eta herrien arteko elkarbizitza hobetzeko urrats gehiago eman behar direla adierazi dute.

Mikel Arruti Lezoko alkatea, Teo Alberro Pasaiako alkatea, eta Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea.
Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta,Lezo,Pasaia
2026/06/11

Atzo onartu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek bai Pasaiako portuak zein Hondarribiko aireportuak Ezaugarri Bereziko Ondasun Higiezinen (EBOH euskaraz, BICE gaztelaniaz) zerga ordaintzea inguruan dituzte udalerriei, tokian tokiko Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ) bitartez; azken horren foru araua da atzo batzarretan onartu zena, eta horrek ahalbidetuko du bi azpiegitura horiek inguruko herrietan eragiten duten eraginagatik zerga hori ordaintzea. 2027tik egingo die ekarpen fiskala portuak ondoan dituen udalerriei. Badiaren inguruko alkateen eskaria zen zerga berezi horren aplikazioarena. Beraz, alkateek baikor baloratu dute erabakia. Zerga horren aplikazioan Gipuzkoa salbuespena zen orain arte; izan ere, tresna fiskal hori beste lurralde batzuetan ere aplikatzen da ezaugarri bereziko azpiegiturak dituzten udalerriak konpentsatzeko, hala nola, portuak, zentral energetikoak edo garraio-azpiegitura handiak.

Teo Alberro Pasaiako alkateak adierazi du Pasaia inoiz baino gertuago dagoela portuko jarduerak eragindako kalteengatik bidezko konpentsazio ekonomikoa jasotzetik. EBOHren onarpena “urrats garrantzitsua” dela esan du Alberrok, “udalerriekiko eta badiako herritarrekiko zor historikoa kitatzen hasteko, hainbat hamarkadatan azpiegitura estrategiko baten kostuak ordaindu baititu konpentsazio-mekanismo egokirik gabe. Bitartean, badiako bizilagunok portu-jardueraren ondorioak jasaten jarraitu dugu: zarata, hautsa, trafiko astuna eta lurzoruaren okupazio handia. Beharrezkoa zen anomalia hori zuzentzea eta bizi dugun errealitatea eremu fiskaletik ere aitortzea “, gaineratu du.

Zentzu horretan, gogorarazi du 2025eko maiatzean Pasaia, Lezo eta Errenteriako udal ordezkariak Gipuzkoako Ogasun diputatuarekin bildu zirela zerga honen aktibazioa eskatzeko eta, bi hilabete geroago, eskaera bera egin ziotela diputatu nagusiari. Ondoren, 2025eko abenduaren 18an, Teo Alberro, Mikel Arruti eta Aizpea Otaegi batera agertu ziren Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ogasun eta Finantza Batzordean, portuko jarduerak badiako udalerrietan dituen eraginak azaltzeko eta neurri fiskal eta ekonomiko konpentsatzaileak eskatzeko. Agerraldi hartan, BICEren ezarpena justizia fiskaleko gai gisa defendatu zuten, eta gogorarazi zuten Gipuzkoak salbuespen izaten jarraitzen zuela mekanismo hori jada indarrean zegoen beste lurralde batzuekiko.

Hala ere, Pasaiako Udalak nabarmendu urrats gehiago eman behar direla udalerriaren eta portuaren arteko elkarbizitza hobetzeko. “BICEren onarpena urrats garrantzitsua da, baina ez da helburua. Portu jardueraren eragina jasaten dugun udalerriok baliabide gehiago behar ditugu gure herritarren beharrei behar bezala erantzuteko eta bizikidetza horrek dakartzan erronkei aurre egiteko “, adierazi du Alberrok.

Mikel Arruti Lezoko alkateak ere egin ditu gaiaren gaineko adierazpenak. “Denbora luzez aldarrikatu dugun gakoa da”, esan du, “Lezok zuzenean pairatzen ditu portuaren jardueraren eraginak, eta bizikidetza zuzena du portuarekin. Zerga honek dakarren konpentsazio ekonomikoak ez du gure herriak behar duen irtenbidea bermatuko, baina eraldaketarako lehen pausua da eta pozgarria da albiste hau jasotzea”.

Lezoko Udalak herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta Pasaiako Portuaren jardunarekin bizikidetza ahalik eta orekatuen izan dadin lanean jarraitzeko konpromisoa azaldu du. “Orain arte bezala, kolaboraziorako bideak bermatu eta hobekuntza proposamenak egiteko asmoa berretsi nahi dugu, instituzioen arteko lankidetza beharrezkoa dela gogoraraziz”.

Erlazionatutako edukiaInguruko udalerrietan sortzen dituen ondorioengatik zergak ordainduko ditu portuakEAJren balorazio baikorra Pasaiako Portuak eta aireportuak EBOH zerga ordainduko dutelakoAldundiak portuaren zerga berezia aktibatuko du
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.