Aniztasunaren aldeko pausoak
San Pedroko Arraunlari kaleko zebrabidea koloreztatu dute Pasaiako LGTBIQ+ mugimenduko kideek eta herritarrek elkarlanean.
Urteroko ohiturekin jarraituz, San Pedroko Arraunlari kaleko zebrabideak bere ohiko itxura berreskuratu du. Pasiako LGTBIQ+ mugimenduko kideek eta herritarrek indarrak batu dituzte beste urte batez, zebrabidea ortzadarraren koloreekin apaintzeko.
Atzo arratsaldean egin zuten ekintza. Etorkizu inklusiboago baterako pausoak irudikatu zituzten, urtero bezala, atzoko eguna “aniztasuna, berdintasuna eta errespetua ospatzeko” eguna izan baitzen.
