Palestinatik entzun dira sanjuandarren oihu eta aldarrikapenak
Gora Herriak jaialdiaren azken eguna da gaurkoa. Askotariko ekitaldi eta ekintzak egin dituzte Donibanen, Palestinako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko.
Gora Herriak jaialdiaren azken eguna da gaurkoa. Hiru astez Palestinaren aldeko hamaika ekintza, ekitaldi eta keinu izan dira Donibanen. Palestina bera izan baita aurtengo jaialdiaren ikurra, eta herrialde horren aldeko aldarriz bete dira kale, plaza eta etxeak. Gaurkoa hurrengo urtera arte esateko eguna izan da.
Goizetik hainbat ekitaldi izan dira, eta bazkariaren ondoren, agur esateko ekitaldia egin dute. Honetan Lintxua Dantza Taldekoek dantzak eskaini dituzte lehenik eta jarraian, Pasaia Lezo Lizeoko ikasleek bertsoak bota dituzte, Palestinaraino iritsi direnak. Ondoren, Palestinatik etorritako kideek olerkiak irakurri dituzte. Bukatzeko, Global Sumud Flotillako ordezkari batek hartu du hitza.
Gora Herriak jaialdiak hurrengo urtera arte esango du agur, baina motorrak berotzen hasteko, gaurkoan jakinarazi dute zein izango den datorren urteko herrialde gonbidatu eta omendua. Euskal Herria bera izango da herrialde hori.
HITZA eguerdiko bazkarian eta jarraian egindako ekitaldian izan da, ondorengo bideo eta argazkiak ateratzen:
