Ostegunean, Lezoko Euskaltzaleon Plaza
Euskararen egoera irauli eta herritarrak saretu, aktibatu eta antolatzea helburu duen Euskaltzaleon Plazak dinamikaren barruko saioa izango da
Euskararen egoera irauli eta herritarrak saretu, aktibatu eta antolatzea helburu duen Euskaltzaleen Plazak dinamikaren barruko saioa izango da Lezon bihar (hilak 18, osteguna). 18:30ean hasiko da Zubitxo kaleko 21. zenbakiko aretoan, Bibetokian.
Plazen xede orokorra da saretzea eta euskaltzaleen komunitate bat sortzea. “Komunitatea sortu eta elkarrekin aktibaziorako eta erabilera handitzeko zerbait egitea da gure egitekoa”. Hala, Lezokoa ez da plaza bakarra, Oarsoaldeko beste hiru herrietan ere norabide bereko dinamikak pizten ari direlako.
Hala, plazen dinamizatzaileek adierazi dute herritarren parte hartzea ez dutela jarduera zehatz batera mugatu nahi, eta horretxegatik topaketak egiteko plazak baino ez dituzte eskainiko: “Saretze horretan herritarren eskura utzi nahi ditugu sor daitekeen edozein ekintza. Horregatik, plazak deituko ditugu herri bakoitzean, eta plaza horietan kezka minimo bat duten herritarrak bilduko dira, eta beraien esku utziko dugu edozein dinamika antolatzea”.
