Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Idurre Eskisabel Larrañaga. Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia.

"Jauzi bat eman behar da hizkuntza politiketan"

Bihar (hilak 13) Euskaltzaleon Martxa egingo dute Iruñean Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. Idurre Eskisabel Larrañaga idazkari nagusiak, besteak beste, tokiko eragileen garrantzia nabarmendu dio HITZAri.

Idurre Eskisabel Larrañaga.Euskalgintzaren Kontseilua
Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2026/06/12

Hilaren 13an (bihar, larunbata) Iruñeko kaleak betetzeko mobilizazio jendetsura deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Eragileak azaldu du gero eta gehiago direla euskararen etorkizunaren gaineko kezka eta larritasuna adierazten dituzten datu eta ikerketak, baina euskaltzaleak sinetsita daudela posible dela euskararen biziberritzeari bultzada ematea eta Pizkunde berri bat eragitea. Martxa 17:00etan izango da, eta Oarsoaldeko herrietan zenbait autobus antolatu dituzte manifestaziora joateko.

Euskaltzaleon Martxa mobilizazioa antolatu duzue Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duzuen eragileek biharko Iruñean. Zein da deialdi zabal horren helburua?

Euskaltzaleon martxa-rekin zenbait helburu bete nahi ditugu, eta horien artean nagusienetako bat da euskaltzaletasunaren giharra indartzea. Izan ere, euskararen normalizazio eta biziberritzeak azken urteetan kezka handia sortu du. Diagnostikoak txarrak dira eta Euskalgintzaren Kontseiluan garbi dugu larrialdi linguistiko hori indarraldi bihurtuko bada, euskaltzaleon bultzada handia beharko duela. Gizarte bultzada bat behar du, eta bultzada horren muina euskaltzaletasuna da. Orduan, helburuetako bat da euskaltzaletasun hori elikatzea, eta euskaltzaletasuna bilgune indartsu, garrantzitsu eta eragilea dela adieraztea.

Gero, beste aldarrikapen batzuk ere badaramatzagu euskaltzaleon martxa horretara. Lelo nagusi batekin egingo dugu: Euskaraz bizitzeko behar den dena. Horrekin esan nahi duguna da urteetan «euskaraz bizi nahi dut» esaten ari bagara ere, ezinezkoa dela euskaraz bizitzearen ardura hori norbanako hutsen eskuetan uztea, badakigulako minorizatutako hizkuntza baten kasuan hori etengabe haize kontran aritzea dela. 

Egiturazko arazo bat daukagu, eta ondorioz egiturazko irtenbideak eman behar zaizkio. Alegia, euskaraz bizitzeko behar diren baldintzak sortu egin behar dira, eta horretarako baldintza sozialak, politikoak, kulturalak eta bestelakoak behar dira. Noski, baliabideak eta politika publikoak ere behar dira, eta horretarako gizarte kontziente eta kontzientziatu bat behar da. Hori ere mahai gainean jarriko dugu.

Pizkundea herrietatik egin behar da. Zein garrantzia dute herrietan euskara sustatzeko eta euskara bultzatzen jarraitzeko egiten diren ekitaldiek eta jarduerek?
Zalantzarik gabe, tokian toki eta herrietan, eskualdeetan, auzoetan…. egiten diren jarduerek berebiziko garrantzia dute. Nolabait, gainera, pizkunde hori toki bakoitzean lurreratua izan behar da, toki bakoitzean gorpuztua izan behar da, eta toki bakoitzak bere ezaugarrietatik abiatuta eta bere egiteko moldeetatik abiatuta egin behar du. Alde horretatik, oso garrantzitsua da herrietan, eskualdeetan eta auzoetan sentipen hori sortzea, gogo hori sortzea euskararen alde egiteko eta euskaltzaletasunaren gihar soziala indartzeko.

Dudarik gabe, tokian toki egiten diren jarduerek garrantzia berezia dute honetan guztian, baita tokian toki jartzen diren helburuek ere, euskararen errealitatea ez baita bera. Euskal Herrian errealitate oso ezberdinak ditugu eskualdearen, herriaren edota auzoaren arabera, eta errealitate bakoitzetik abiatuta jardutea guztiz garrantzitsua da.

Eta, eragileek zein garrantzia dute honetan guztian?
Eragileen ekarpena ere funtsezkoa da, eta eragiletzak ere era askotakoak izan daitezke; hortaz, bakoitzak bere ahalmenetatik eta bere aukeretatik eragin behar du.

Honetan guztian, dudarik gabe, ardura handi bat dute erakundeek, botere publikoek. Gurea bezalako gizarteetan, minorizazio egoerak, zapalkuntza egoerak edo ezberdinkeri egoerak zeharkatzen dituztenetan, zapalkuntza egoera horiek zuzentzeko daukagun tresna garrantzitsuena politika publikoak dira. Orduan, dudarik gabe erakundeek euskararen normalizazio eta biziberritzea helburu duten politika publiko sendoak jarri behar dituzte indarrean betiere herri bakoitzari neurria ondo hartuta, eta herri bakoitzean eragingarriak eta zentzudunak diren neurriak proposatuz.

Esaten dugunean euskararen normalizazioa eta biziberritzea eraldaketa soziala dela, bestelako eragile sozialek ere garrantzia handia dute. Batzuetan badirudi horren ardura bakarrik propio euskararekin lotuta aritzen diren erakundeen esku uzten dela, baina euskararen normalizazio eta biziberritzea zehar lerroko ariketa bat da. Hau da, kirol taldeek, adibidez, zeresan eta pisu handia dute euskararen normalizazio eta biziberritzean, baita bestelako gai sozialekin lotuta aritzen direnek ere… Guztiek dute zeresana eta zeregina euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuan, beraz, guztiei doakiela gonbidapena euskararen pizkunde berri honen aktibo izan daitezen.

Nola egin dezakete Oarsoaldeak eta Bidasoak ekarpena euskararen biziberritzean?
Eskualde bakoitzak egin behar duena da lehenbizi euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuan dagokionean non dagoen ongi arakatu, ongi neurtu, ongi diagnostikatu, eta horren araberako egitasmoak jarri martxan. Beraz, lehendabiziko ariketa lekuan leku ahalik eta diagnostiko zehatzenera iristea da, ez bakarrik euskarari lotutako parametro soziolinguistikoei begira, baizik eta eskualdeko gizarte bizitzan orokorrean gertatzen ari diren aldaketa edota ardatzei begira ere bai. Gizartea orokorrean ondo ulertzea garrantzitsua izango da hizkuntzaren normalizazioan eta biziberritzean ondo eragiteko.

Eta, gero, kontuan izan behar da baita ere beste herrietan bezala Oarsoaldeko eta Bidasoko herri guztietan egoerak ez direla berak, eta ondorioz pentsatu beharko direla herri bakoitzerako jarduteko modu propioak.

Era berean, pentsatu beharko da, eta Oarsoaldean eta Bidasoan bezala eskualde guztietan, barne dibertsitate horretan gune euskaldunenek nola eragin ote dezaketen erdaldunagoak diren gune horiek euskalduntzerako garaian. Uste dut eskualde eta herrika ariketa hauek guztiak momentu honetan egitea garrantzitsua dela.

Udalek euskara sustatzeko politikak edota jarduerak sustatzen dituzte. Zein da tokiko erakundeen papera datozen urteetan?
Gurea bezalako gizarteetan minorizazio edo menderakuntza egoerak askatzeko dauzkagun bitarteko egokienetakoak politika publikoak dira. Orduan, momentu honetan erakunde publiko guztiei dagokiena da, baldin eta benetan sinesten badute euskararen normalizazio eta biziberritzean euskarari etorkizuna emateko ariketa horretan, euskararen normalizazio eta biziberritzeari ziklo berri bat abiatzeko hizkuntza politikak zeintzuk diren sakontasunez pentsatzea eta martxan jartzea. 

Gainera, gure ikuspegitik eduki behar dituzte printzipio edo noranzko oso argiak. Gure Batuz Aldatu dinamikan jasota daude bi oinarri nagusi, eta horietako bat da euskararen ezagutza orokortzea. Hau da, gizarte gisa hizkuntzen auzian daukagun korapiloa nolabait askatzeko euskararen ezagutza orokortzea ezinbestekoa da. Ezagutzarik gabe ez dago erabilera hautatzeko askatasunik, eta gainera, euskalduna berdintasunean jartzeko gutxieneko baldintza da.

Beste oinarria da normal erabiltzeko baldintzak sortzea. Biak uztartuta daude, sorgin gurpil bat osatzen dute; batak besteari eragiten dio eta besteak batari, eta, orduan, noranzko horiekin egin behar dira politika publikoak. 

Jauzi bat eman behar da hizkuntza politiketan noranzko horiek ipar hartuta. Hala ere, guk jasotako beste printzipioetako bat da zeharlerrotasunez aritzea. Hau da, ohartzea euskararen normalizazio eta biziberritzeak esan nahi duela bizimoduko eta gizarte bizitzako arlo guztietan eragin behar dela. Finean, herrian ekonomia suspertzeko politikak pentsatzen direnean horiek hizkuntzari ere eragiten diezaietela, edota hirigintzaz pentsatzen denean hizkuntzan ere pentsatu egin behar dela.

Erlazionatutako edukiaHerria batu euskara suspertzeko
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.