Sanpedroak, pasio hutsa
Hasi berri dira 2026eko San Pedroko festak. Emakume jostunei aitortza egin diete txupinazoan, eta LGTBIQ+ bandera altxa dute.
Txupinazoko irudi bat. Hasi dira 2026ko San Pedroko festak, sanpedroak. Pasioz gainera. Arratsaldeko lehen orduan haurrek askaria izan dute, ondoren erraldoi eta buruhandiekin lasterka ibili dira, geroago futbitoko finalak jokatu dituzte frontoian, eta segidan haurren danborrada hasi da. 20:00etan izan da txupinazoa: emakume jostunek bere egin dute alkateordetzako balkoia, garai batekoek eta egungoek. Jai Batzordeak omenaldia egin die: beti hor izan direlako, lan isilean, inork ikusten ez dituen horiek pasioz eta maitasunez josten. Irmo lanean. Festen alde; herriaren alde. Pasio morea haiena ere.
LGTBIQ+ pertsonen bandera ere izan da alkateordetzako balkoian. Herriaren erdi-erdian. Urtero legez, festetan eta beti sentitzeko eta izateko modu guztiek tokia dutela azaldu dute beste behin. Bandera igo dute, hilaren 12an zebrabidea margotu zuten bezala, harro. Pasioz.
Sanpedroen lehen sprinta eta gerio iritsiko dira helduen danborradak (22:00eta, Gatzagatik) eta Javi DJaren emanaldia (00:00etan oholtza nagusian). Bihar, etzi, astelehenean eta asteartean gehiago. Beheko koadro urdinean 2026ko San Pedroko festen ekitaldien zerrenda ikus daiteke.
Jarraian, sanpedroen festen hasierako irudi sorta eta bideoa.
Sanpedroak 2026
Gaur (hilak 26, ostirala)
- 22:00: Helduen danborradak Gatzagatik.
- 00:00: Javi DJa oholtza nagusian.
Bihar (hilak 27, larunbata)
- 11:30: Porrusalda txaranga. Herritarrei dei egiten zaie zuri-gorriz janzteko.
- 12:30: Arando Txiki otxotea herriko kaleetan barrena.
- 17:00: Piratakada frontoian.
- 20:30: Afari herrikoia Arraunlari kalean Txomin Parrillaren eskutik (txartelak aurretik erosi behar dira, 21 euroan).
- 22:30: Rockalean San Pedroko kaleetatik.
- 01:00: Zatekeen taldearekin erromeria oholtza nagusian.
- 03:00: Gonzalo txosnagunean.
Etzi (hilak 28, igandea)
- 12:00: Helduen Inude eta Artzainak. Ondoren, Bermutekea Boteron.
- 16:00: Haurren frontenis finala.
- 18:30: Helduen pilota finalak. Ondoren, Jose Inazio Murua Elizondo eta bere musika frontoian.
- 00:00: Pixa taldea oholtza nagusian.
- 03:00: La Fulana oholtza nagusian.
Hilak 29, astelehena
- 10:00: Diana txistulariekin.
- 11:00: Licinio Refice meza nagusia.
- 12:00: Haurren Inude eta Artzainak.
- 16:00: Haur eta gaztetxoentzat dantza tailerra Fama eta Txasissen eskutik Herriko Plazan.
- 17:30: Helduen frontenis finala.
- 18:30: Buruhandiak eta erraldoiak dultzaineroekin kaleetan barrena.
- 19:00: Bote-igel txapelketa jubilatuen eskutik Falkonen.
- 20:30: Sutargi taldearekin erromeria Begihaundin.
- 23:00: Hodax eta Garinbo txosnagunean.
Hilak 30, asteartea
- 11:00: Ginkana, Eskubidean planeko haur eta gazteen antolatuta, frontoian.
- 12:00: Buztiña eta Eskamak partida frontoian. Ondoren, haur bazkaria Txokon.
- 15:00: Puzgarriak frontoian.
- 18:00: Goazen Nait frontoian.
- 20:00: Joxe Angel Elizalderekin dantzaldia frontoian. Bitartean, afari autogestionatua frontoian. Jai Batzordeak bokatak eta edariak jarriko ditu salgai.
- 22:00: Zezensuzkoa frontoian.
