Xabier Salillas, olatuaren gainean
Abuztuaren 29an Bordelen bigarren izan ondoren, martxa lasterkari antxotarra zazpigarren izan da Kantabrian, eta lehena master mailan.
Xabier Salillas martxa lasterkari antxotarrak olatuaren gainean jarraitzen du. Abuztuaren 29an Bordelen bigarren izan ondoren, larunbatean zazpigarren postuan sailkatu zen Kantabrian jokatutako 12 orduko lasterketan. Master kategorian, gainera, lehen postuan sailkatu zen antxotarra, maila bikainean dagoela erakutsiz. Salillas eta gainontzeko lasterkariak atletismo pista batean aritu ziren 12 orduz bueltak ematen. Salillas izan zen martxan aritu zen bakarra, gainontzekoak lasterka egin baitzuten.
