Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Atlantikaldiaren azken xehetasunak, argitara

Hilaren 17tik 20ra izango da jaialdia, eta lau gune izango ditu. 13. edizioko zenbait jardueratan izena eman behar da aldez aurretik.

Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta
2026/09/08

Egun batzuk baino ez dira geratzen Atlantikaldiaren 13. edizioa abia dadin, eta gaur goizean prentsaren aurrean eman dituzte azken xehetasunak. Hilaren 17tik 20ra bitartean izango da Uhinak lelopean egingo duten jaialdia, eta egun horietako egitaraua eta proposamenak izan dituzte hizpide aurkezpenean Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, Maite Gartzia Errenteriako Kultura zinegotziak zein Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria zuzendari nagusiak. Eurekin, gainera, egitaraua fintzeko lanetan aritu diren zenbait eragile ere izan dira.

Agirre Lehendakariaren plazan elkartu dira denak, eta ez alferrik, hura izango baita “jaialdiaren bihotzetako bat”; are, bertan egongo da Itsasargi Nagusia. Ildo horretatik, kontatu dute gune horretan egongo den eszenatokiak itsasargi baten funtzio sinbolikoa hartuko duela: “argia ematea, orientatzea eta elkargune izatea”. Horrexegatik dira uhinak aurtengo leloaren zati nagusia, uhin bat abiapuntu izan daitekeelako, baina bidean hedatu, beste batzuekin elkartu eta urruneko lekuetara iristen delako.

Honakoa azaldu du horren aurrean Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak: “Uhinak itsasoarekin edo olatu txikiekin lotzen dira, baina uhinek ere oihuartzuna, transmisioa, energia eta mugimendua ere esan nahi dute, eta hori da aurtengo Atlantikaldiaren helburua: uhin asko sortzea eta uhin askok bai gure udalerrian eta baita udalerritik kanpo ere bat egitea eta horrek energia mugimendu eta oihartzun handi bat sortzea
”.

Orain arteko edizioetan bezalaxe, hamahirugarrenak ere lau gune nagusi izango ditu: Herriko Plaza, Itsasargi Nagusia, Kalekaia eta Herrixka, eta espazio horietan “jatorri, estilo eta sentsibilitate anitzeko” proposamenak bilduko direla sinetsita daude antolakuntzakoak. Hots, azaldu dute musika izango dela programazioaren ardatzeko bat, baina kaleko jarduerak, bisita gidatuak, tailerrak, gastronomia edota topaketak ere ez dutela hutsik egingo.

Musikaz blai
Musikari dagokionean, Itsas Elkarrizketak izenekoak nabarmendu dituzte agerraldian, non proposamen eta jatorri ezberdinetako artistak elkartuko dituzten Itsasargi Nagusiko oholtza gainean. Egitasmo horretan La Mòssa Besaiderekin, Les Frères Smith Lide Hernandorekin, Baiuca Oreka TXrekin, Selma Uamusse Enekorarekin eta Macaco Sünerekin ariko dira jaialdirako propio sortutako piezak aurkezten. “Ekosistema oso polita sortzen da berain artean”, gaineratu du Maite Gartzia Errenteriako Kultura zinegotziak.

Aipatutakoaz gain, musika eskaintza herriko zenbait gunetara zabalduko dute, eta zenbait txokotan ariko dira, besteak beste, Nhil, Mon Dvy, Argentinatik Euskal Herrira Folkean, Del Val, Carla Delgado, Taghufi, The Soulanders, Triporters, Txorinho, Azkura, Zaunka, Sedientos de Cumbia, Mamba System, Mr. Luken, Vazkez edota Siwanaba.

Herri Arte Eskolak ere bere ekarpena egin nahi izan du edizio honetan, eta oraingorako prestatutako Konexio bretainiarra egitasmoaren bidez “Bretainiarekin eraikitako lotura artistiko eta kulturala eramango dute Atlantikaldira”.

Musikarako zaletasun handirik ez duenak ere badu bere lekua Atlantikaldian, bisita gisatuak, paddle surfa, An(h)iztunak Giza Liburutegi edota Sukaldian kulturarteko sukaldaritza tailerra bezalakoak egongo baitira herrian.  –Ikus behean egitaraua, osorik–.

Isaac Palencia aldundiko Kultura eta Gazteria zuzendariak hartu du hitza gero, eta kontatu jaialdia finantzatzeaz gain, Dantzagunea Atlantikaldiaren zerbitzura jarriko dutela, Katapulta programarekin batera.

Izen emateak, zabalik
Atlantikaldiak irauten duen lau egun horietan zenbait tailer eta jarduera parte hartzaile antolatu dituzte, eta batzuetan izena eman behar da. Hartara, aurkezpenean jakinarazi dute bisita gidatuetako izen ematea Turismo Bulegoan egin behar dela, eta paddle surf saiorako, Sukaldian egitasmorako zein An(h)iztunak jarduerako inskripzioak haatik, online egin behar direla.

Azkenik, Atlantikaldiaren “izaera kolektiboa eta komunitarioa” nabarmendu nahi izan dituzte, eta azpimarratu jaialdia ez dela soilik eszenatokietan gertatzen den hori, kultur eragileek, elkarteek, sortzaileek, ostalaritzak, merkataritzak, ikastetxeek, kirol elkarteek, gastronomia elkarteek, erakundeek zein herritarrek osatzen duten sarearen emaitza baizik.

Agerraldiaren amaieran Otaegik herritarrak zein eskualdeko bizilagunez gain inguruko herrietako pertsona oro gonbidatu du jaialdira.

Atlantikaldiko egitaraua, egunez egun

Hilak 17, osteguna

  • 16:00. Itsasargi Nagusitik (Agirre Lehendakariaren plazatik), Manchester txikira bidaia bisita gidatua (euskaraz).

  • 17:00. Itsasargi Nagusitik, Oreretatik itsas hirira bisita gidatua (gaztelaniaz).

  • 17:30. Herrixkan (Foru plazan), Atlantikaldian ludotekekin jolasean tailerra.

  • 17:30. Herrixkan, Zentzumen uhina tailerra.

  • 18:00. Herriko Plazan, Kulunkatutako gorputzak dantza ikuskizuna.

  • 19:00. Herriko Plazan, (H)erritmoz dantza ikuskizuna.

  • 20:00. Itsasargi Nagusian, La Mossa eta Besaideren kontzertua.

  • 21:00. Herrixkan, The Soulanders taldearen kontzertua.

Hilak 18, ostirala

  • 10:00. Itsasargi Nagusitik (Agirre Lehendakariaren plazatik), Kasko historikoan ezkutatua bisita gidatua (gaztelaniaz).

  • 12:00. Itsasargi Nagusitik, Oreretatik itsas hirira bisita gidatua.

  • 16:00. Itsasargi Nagusitik, Emakume-EKIN bisita gidatua.

  • 17:30. Herrixkan (Foru plazan), An(h)iztunak tailerra.

  • 17:30. Herrixkan, Botila sentsoriala tailerra.

  • 19:00. Herriko Plazan, NHILen kontzertua.

  • 19:00. Kalekaian (Panierren), Azkuraren kontzertua.

  • 20:00. Itsasargi Nagusian, Les Freres Smith eta Lide Hernandoren kontzertua.

  • 20:30. Herrixkan, Triporters taldea.

  • 20:30. Kalekaian, Zaunka taldea.

  • 21:30. Herriko Plazan, Mon DVYren kontzertua.

  • 22:00. Kalekaian, Sedientos de Cumbia taldea.

  • 23:00. Itsasargi Nagusian, Baiuca eta Oreka TX taldeak.

  • 00:00. Kalekaian, Mamba System taldea.

Hilak 19, larunbata

  • 10:00. Itsasargi Nagusitik (Agirre Lehendakariaren plazatik), Sirena hotsen atzetik bisita gidatua.

  • 11:00, 12:00 eta 13:00etan, paddle surf jarduera Oiartzun ibaian.

  • 11:30. Herrixkan (Foru plazan), Oyotaku arrainen aztarna tailerra.

  • 11:30. Herrixkatik, Ereintza dantza taldearekin kalejira.

  • 12:00. Itsasargi Nagusitik, Kasko historikoan ezkutatua bisita gidatua.

  • 12:00. Herrixkan, inprobisazio tailerra.

  • 13:00. Herrixkan, Artista gertutik jarduera Macaco abeslariarekin.

  • 13:00. Herriko Plazan, Argentinatik Euskal Herrira folkean musika emanaldia.

  • 16:00. Itsasargi Nagusitik, Errenteriako altxorrak azaleratzen bisita gidatua.

  • 17:00. Herrixkan, dantza afrikar tailerra.

  • 17:00. Herriko Plazan, Del Val taldea.

  • 18:00. Herrixkan, Andeetako oihartzuna kontzertua.

  • 18:00. Herrixkan, itsas zigiluen tailerra.

  • 18:00. Kalekaian (Panierren), Unity Battle Exhibition dantza ikuskizuna.

  • 19:00. Herriko Plazan, Carla Delgadoren kontzertua.

  • 20:00. Herrixkan, Txorinhoren kontzertua.

  • 20:00. Itsasargi Nagusian, Selma Uamusseren eta Enekoraren kontzertua.

  • 20:30. Kalekaian, Mr. Luken taldearen kontzertua.

  • 21:30. Herriko Plazan, Taghfiren kontzertua.

  • 22:00. Kalekaian, Vazkezen kontzertua.

  • 23:00. Itsasargi Nagusian, Macaco eta Suneren kontzertua

  • 00:00. Kalekaian, Siwanabaren kontzertua.

Hilak 20, igandea

  • 10:00. Herriko elkarte gastronomikoetan, Sukaldian egitasmoko kulturarteko sukaldaritza tailerrak.

  • 10:30. Itsasargi Nagusian (Agirre Lehendakariaren plaza), 5 ateen bila bisita gidatua (euskaraz).

  • 12:00. Itsasargi Nagusian, Herri Arte Eskolakoen Konexio bretainiarra ikuskizuna.

  • 12:00. Itsasargi Nagusitik, Manchester txikira bidaia bisita gidatua (gaztelaniaz).

  • 13:30. Herrixkan, Sukaldian egitasmoaren barruko jarduerak.

Erlazionatutako edukiaHerriko kultura aniztasuna bistaratzeko, ‘An(h)iztunak’ giza liburutegia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.