Osasunaren alde bilduko dira berriz ere
Abuztuaren 21eko portuko dutearen harira sortutako herri mugimenduak batzar irekia egingo du gaur (hilak 17, osteguna) 19:00etan.
Abuztuaren 21ean portuan izan zen suteak eragindako ezinegon eta haserrea era iraunkorrean bideratzeko beste urrats bat egingo dute gaur (hilak 17, osteguna) Lezon. Batzar irekia egingo du herritarren batzordeak Gurutze Santuaren plazan, 19:00etan hasita. Osasuna behar dugu, portu zikinik ez! leloari eutsiko diote berriz ere.
Batzarrean, gaiaren zurrunbiloaren gaineko azken berriak zabalduko dituzte herri mugimenduaren buru direnek. Bertaratuko diren herritarrek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute aldi berean.
Bestalde, mobilizazio klabean, urriaren 3rako (larunbata da) manifestazioa iragarri dute. Egun horretako 17:00etan hasiko da martxa, plazatik.
