Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Jaizkibelgo Igoera

Motor orroek Jaizkibel hartuko dute

Escuderia Jaizkibelek antolatuta, asteburuan Jaizkibelgo Igoeraren 48. ekitaldia jokatuko da. Bihar ibilgailuak ikusgai egongo dira Errenteria-Oreretako Touring hiribidean. Etzi lasterketen txanda, 08:30etik aurrera.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta,Lezo,Pasaia
2026/09/18

Motorraren zaleak zorioneko daude, asteburuan (hilaren 19an eta 20an) Jaizkibelgo Igoeraren 48. ekitaldia jokatuko baita Oarso Bidasoko errepideetan. Jaizkibelgo probak sona handia du motorraren munduko egutegian, historikoa da, eta maila handiko gidariak bilduko ditu aurten ere. Oscar Ruiperez Cabello errenteriarra da Jaizkibelgo Igoeraren antolatzaileetako bat, eta gogotsu da lasterketaren atarian. Harekin izan da HITZA.

Jaizkibelgo Igoera Escuderia Jaizkibelek antolatzen du, RAC Vasco Navarroren laguntzarekin. Bi eragileek Euskadiko eta Gipuzkoako Automobilismo Federazioen babesa ere badute proba antolatzeko. Lasterketak 5,5 kilometroko luzera du, eta GI-3440 errepidean lehiatzen da, Lezo, Donibane, Hondarribia eta Jaizkibelgo gaina lotzen dituen asfaltoan. Jaizkibelgoa mendiko proba bat da, eta puntuagarria Euskal Herriko eta Gipuzkoako mendi txapelketetarako.

Motor hotsak bihar eta etzi (larunbatean eta igandean) entzun ahal izango dira nonahi. Bihar igoeran izango diren 70 ibilgailuen egiaztapen teknikoak egingo dira Errenteria-Oreretako Touring hiribidean, Touring Kirol Elkartearen futbol zelaitik aurrerako zatian. Ruiperez bera arduratuko da ibilgailu parte hartzaileen IATa pasatzeaz, bere egitekoa baita autoen segurtasun neurriak egiaztatzea eta ibilgailuen datuak eta informazioa betetzen direla bermatzea. Egiaztapen teknikoak pasatzeaz gain, Jaizkibelgo Igoeran arituko diren ibilgailu guztiak ikusgai egongo dira Touring hiribidean, 16:20etik 19:00etara bitartean. Edonork bisitatu ahal izango ditu auto parte hartzaileak.

Egiaztapen teknikoak eginda, ibilgailuen motorrak igandean piztuko dira, Jaizkibel motorraren epizentro bihurtzeko. 08:30ean entrenamendu libreak egingo dituzte gidariek, eta horien ondoren izango dira entrenamendu ofizialak. Prestaketa lanak eginda, lasterketak jokatuko dira, bi txandatan. Ondo bidean, lehiaketak 14:00 eta 14:30 artean bukatzea aurreikusi dute sustatzaileek. Zaleek, hortaz, motor orroz betetako goiz oso batez gozatu ahal izango dute.

Autoen motorrak itzali ondoren, sari banaketa ekitaldia egingo da Pasaiako portuan, 15:30ean. Ekitaldia badiaren erdi-erdian egingo da, Donibaneko aldean. Gidariak bi txandatan atera beharko dira denborek balioa izateko, eta denbora onena egiten duena gailenduko da Jaizkibelgo Igoeraren 48. edizioan. 70 parte hartzaileak Arkaitz Ordoki eta Bruno Scherer gidarien lekukoa hartzen ahaleginduko dira, pilotu horiek izan baitziren 2025eko irabazleak. Antolatzaileek maila handiko gidariak espero dituzte aurten ere, eta Europako Txapelketak lehiatzen ari diren gidariak lehiatuko dira Jaizkibelen. Maila aparta izango bada ere, Ruiperezek pena du Joseba Iraola pilotua ez delako irteeran izango. Iraolak zazpitan irabazi du Jaizkibelgo Igoera, eta harena da probako errekorra.

Boluntarioen lana
Agerikoa ikaragarria izan arren, tamaina honetako proba bat ez da ezerezetik sortzen, lan handia baitago atzean hura egikaritzeko. Antolatzaileak azken ukituekin ari dira orain, asteburuan dena prest izateko. Lasterketaren egunean 100 boluntario inguru biltzen dira. Haiek gabe lasterketa egitea ezinezkoa litzatekeela aitortu du Ruiperezek. Babesle eta laguntzaileentzat ere esker oneko hitzak izan ditu antolatzaileak. Boluntario horien lana aitortzeko, lasterketaren egunean jana eta edaria ematen dizkiete, baita detaile bat ere. Iaz, adibidez, Jaizkibelgo Igoeraren motxila bat eman zieten kolaboratzaileei. Urte bukaeran, gainera, afari bat egiten dute denek lan hori errekonozitzeko.

Astebururako eguraldi ona dago iragarria, eta Ruiperezek motorraren zaleei Jaizkibelera gerturatzeko deia luzatu die. Ikusle horiei bi mezu argi helarazi nahi izan dizkie antolatzaileak: inguruak garbi manten ditzatela eta lasterketak gaitutako eremuetan ikustea, arriskuak saihesteko.

Erlazionatutako edukia“Pilotua salduta geratzen da kopilotu gabe; haien begiak gara”Bihurgune artean emandako lekukoa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.