Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Alberro: "Aldundiak E03an atzera egin izana albiste ona da, baina ez nahikoa"

Donibanetik ospitaleetara doan lineak ohiko ibilbidea mantenduko du, baina E07 eta E09 lineen murrizketak ere bertan behera uztea eskatu du alkateak.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/09/24

Pasaiako Udalak baikor baloratu du aldundiak Donibane eta ospitaleak lotzen dituen E03 linearen ibilbidean aurreikusitako aldaketa birpentsatu izana. Hasiera batean, linea hori Errenteria-Oreretako hainbat auzotatik pasatzea aurreikusi zuen aldundiak, “eta horrek nabarmen luzatuko zuen Donibanetik ospitaleetara joan behar duten herritarren bidaia”. Mugikortasun diputatuak egindako adierazpenen arabera, aldundiak ibilbidea lehengoratzea erabaki duela jakinarazi du udalak, “herritarren presioari eta udalak egindako idatziei esker”.

Teo Alberro alkatearentzat “albiste ona” da aldundiak erabakian atzera egin izana, sanjuandarrek ospitaleetara duten konexioa ez delako okertuko. Alkateak baietsi du erabaki horren atzean herritarrek azken egunetan helarazitako kexak eta eskaerak daudela, baita udalak egindako presioa ere, Alberrok berak gutun bat bidali baitio Azahara Dominguez Mugikortasun diputatuari. Udalak, gainera, autobusen emakida berriari ere ekarpen formalak egin zizkion 2024an.

E03 linearen ibilbide aldaketa albiste ona bada ere, hori nahikoa ez dela adierazi du alkateak, E07 eta E09 lineei eragiten dieten murrizketak ere bertan behera uztea eskatu baitu. “E09 linearen maiztasun murrizketak eta E07 linearen ibilbide eta konexio aldaketek eragin zuzena izango dute oraindik ere pasaitarren eguneroko mugikortasunean”. Horrez gain, ordutegi berrien konplexutasunak bizilagunen artean kezka eragin duela zehaztu du Alberrok, “maiztasun egonkorrak izan beharrean, eguneko tartearen arabera etengabe aldatzen baitira”. “Ordutegi horiek ulertzea zaila izan daiteke, bereziki pertsona helduentzat, eta horrek garraio publikoaren irisgarritasuna bera oztopa dezake”, adierazi du alkateak.

“E03arena urrats bat da, eta pozten gara eman izanaz, baina ez da nahikoa. Pasaia osorako garraio publiko duina eta barrutien arteko eta Donostiarekin nahiz eskualdearekin lotura egokiak bermatu behar ditugu. Horregatik, beste bi lineen inguruan ere atzera egitea eskatuko diogu berriro aldundiari”, baietsi du Alberrok.

Udalak bilera hitzartua du datorren astelehenean Azahara Dominguez Mugikortasun diputatuarekin. Bilkura horretan, udalak berriro azalduko du “E07 eta E09 lineetan aurreikusitako aldaketak ez direla bateragarriak Pasaiako mugikortasun beharrekin”. Hortaz, neurriak berriro aztertzeko eta atzera egiteko eskatuko diote aldundiari: “E03arekin gertatu denak erakusten baitu aldaketa posiblea dela, eta aukera dagoela oraindik pasaitarren mugikortasuna nabarmen okertuko duten murrizketak ez aplikatzeko”.

Erlazionatutako edukiaAutobusen murrizketen aurka egin du Teo AlberrokAutobus zerbitzuak “okerrera” egin duela salatu du Ezker Anitza-IUk
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Hernani eta Irun arteko Renferen tren zerbitzua eten egingo dute ostiraletan ere

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte Gipuzkoan, adingabe bat prostituitzea leporatuta

Azaroaren 21ean estreinatuko dute Donostiako topoaren lurpeko pasabidea

Aritzetan suhiltzaile etxea eraikitzeko proiektua aurrera doa

Taxilariek zerbitzua eten dute Donostian gaur arratsaldean

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASeko kideak alfonbra gorrian ibili dira erosketa orgekin

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.