Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kluba hazten eta kirol proiektua sendotzen jarraitu nahi du Donibanek

Iazko denboraldi historikoaren ondoren, kantxetara bueltan dira Donibane Eskubaloiako taldeak. Larrabidek hiru partida jasoko ditu larunbatean.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/09/30

Ikasturtea hastearekin batera, bueltan dira kirol txapelketak. Iaz Euskadiko txapeldun izan eta Katalunian Lehen Maila Nazionalera igotzeko play-offa jokatu ondoren, Donibane Eskubaloiako gizonen lehen taldeak denboraldia irekiko du larunbatean (urriaren 3an). Arrosek Muskiz jasoko dute Larrabiden, 17:30ean. Iazko denboraldian bizitako guztiaren ondoren, taldeak ilusioz betetako sasoi berri bat hasiko du.

2025-2026 denboraldia historikoa izan zen sanjuandarrentzat. Euskal Ligako txapeldun izan ondoren, Lehen Maila Nazionalera igotzeko play-offa jokatu zuten Gironako Palafrugell herrian. Arrosek ezin izan zuten igoera lortu, baina denboraldi osoan eta play-offean bizitako esperientzia kirol emaitza bat baino gehiago izan zela adierazi du klubak. “Klubak ikusi ahal izan zuen noraino irits daitekeen pausoz pauso eraikitako proiektu bat, jokalariak, entrenatzaileak, zuzendaritza, familiak, laguntzaileak eta zaleak norabide berean bultzatzen dutenean”.

Iazko sasoiak Donibane Eskubaloiaren historiaren parte diren uneak utzi zituela aitortu du klubak, baina, batez ere, aurrera egiteko eta hazten jarraitzeko gogoa utzi zuela. Eta hori da, hain zuzen, 2026-2027 denboraldiko helburu nagusia: kluba hazten eta kirol proiektua sendotzen lagunduko duten pauso txikiak ematen jarraitzea. “Nondik gatozen eta Donibane bezalako klub baten errealitatea ahaztu gabe, asmoa kantxan zein kantxatik kanpo hobetzen jarraitzea da, eta Pasaiako gero eta herritar gehiagok proiektu hau bere sentitzea”.

Larunbateko partidan, Euskal Liga hasteaz gain, iaz “oso garrantzitsua” izan zen zalegoarekin bat egingo dute berriz jokalariek. “Partida erabakigarrietan jasotako babesak erakutsi zuen eskubaloiak giroa, klubarekiko eta herriarekiko lotura eta kirol bizitza sortzeko gaitasuna duela”.

Hori dela eta, klubak pasaitar, familia, eskolako eta klubeko jokalariak, klubetik pasa diren pertsonak eta kirolzale guztiak Larrabidera gonbidatu ditu etxeko lehen partidan taldea babesteko.

“Denboraldi berri bat hasten da. Iaz lortutakoa klubaren historiaren parte da dagoeneko, baina, aldi berean, aurrera egiten jarraitzeko abiapuntua ere bada. Hazten jarraitu nahi dugu, pausoz pauso, Donibanetik eta Pasaiarentzat”, zehaztu du klubak.

Asteburu bizia Larrabiden

Gizonen lehen taldea ez da larunbatean Larrabiden kantxaratuko den bakarra, Donibaneko kiroldegiak hiru partida jasoko baititu. 11:30ean gizonen bigarren taldeak Zumaiako Pulpo taldea jasoko du; 15:30ean emakumeen taldeak Elgoibarren kontra jokatuko du; eta bi neurketa horien ondoren, gizonen talde nagusiaren txanda izango da, 17:30ean, Muskizen aurka. Bestalde, jubenil gizonek Hondarribiaren kontra jokatuko dute igandean Hondarribiko kiroldegian, 11:30ean.

Donibane Eskubaloiako taldeen asteburuko partidak

Hilak 3, larunbata

  • 11:30: Gipuzkoako Gizonen 2. Lurralde Txapelketa. Donibane-Pulpo, Larrabiden.
  • 15:30: Gipuzkoako Emakumeen 2. Lurralde Txapelketa. Donibane-Elgoibar, Larrabiden.
  • 17:30: Gizonen Euskal Liga. Donibane-Muskiz, Larrabiden.

Hilak 4, igandea

  • 11:30: Jubenil gizonak. Hondarribia-Txingudi/Donibane, Hondarribiko kiroldegian.
Erlazionatutako edukiaDonibane Eskubaloia, igoeraren bila KatalunianDonibane, harro igoerako play-offean egindako lanagatik
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.