Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oiartzun Kirol Elkartearentzat, asteburu borobila

Orotara 24 partida jokatu dituzte oiartzuarrek; horien artean 12 irabazi dituzte, 9 galdu eta beste hiru berdindu.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/10/05

Oiartzun Kirol Elkartearentzat asteburu polita izan da; 24 norgehiagoka jokatu dituzte, eta horietatik hamabi irabazi dituzte. Gainontzekoan, bederatzi galdu egin zituzten, eta beste hirurak berriz, berdindu.

Ohorezko erregionala: Beasain 1 – 1 Oiartzun
Ohorezko erregionalek aurkari gogorra izan zutela kontatu dute, baita hasieratik amaieraraino zailtasun handiko partida jokatu zutela ere. Diotenez, hasieratik baloi jabetza handiko momentuak izan zituzten, baina zaila egin zitzaien min egitea. Lehen zatiko aukera garbienak oiartzuarrenak izan ziren, eta horrelako batean aurretik jartzea lortu zuten.

Atsedenetik bueltan, baina, berdinketa lortu zuten beasaindarrek; “baloi gabeko esfortzuak handitu zituzten eta aukera garbiak sortu zituzten bereziki gure defentsaren bizkarretara zihoazen baloiekin”. Alabaina, diote azken minutuetan bi taldeek irabazteko aukerak sortu zituztela.

Hirugarren maila: Oiartzun 3 – 1 Eibar
Partida hasiera “gazi gozo” baten ondoren, partidari buelta eman eta kontraerasoan aukera on batzuk sortu zituzten oiartzuarrek markagailuan aurreratuz.

Bigarren zatian “hobeto” sartu ziren zelaian, eta bigarren gola sartzeko aukera batzuk izan arren, Eibarrek eraso batean berdinketa lortu zuen. Partidaren dinamika berdintsua izan zen; etxekoak eroso zeuden defentsan, eta “min handia” egiten zuten. Gainera, jokaldi on baten ondotik bigarren gola sartu zuten. 

Partidaren amaiera aldean hainbat gol aukera izan zituzten, eta hirugarren gola sartu zuten. Hortaz, lehen hiru puntuak eskuratu zituen OKEko taldeak.

Estatuko hirugarren maila: Rivabellosa 2 – 3 Areto futbola OKE
Estatuko hirugarren mailan Oiartzun taldeak hiru puntuak ekarri zituen Rivabellosaren aurka Gasteizen jokatutako partidan.

Lehenengo zati berdindu batean oiartzuarrak aurreratu egin ziren 13. minutuan Niko Cazabonek sartutako gol bati esker. Alabaina, bi minutu geroago etxeko taldeak berdinketa lortu zuen, eta atsedena iristeko minutu bat falta zenean 2 eta 1ekoa ezarri zuten etxekoek markagailuan.

Bigarren zatia, baina, oiartzuarrena izan zen; aukera asko sortu zituzten, eta zazpigarren minutuan Luken Vicentek markagailua 2-2 jarri zuen. Partida amaitzeko minutu bat falta zenean Cazabonek bere bigarren gola sartu zuen, eta azkenean partida 2-3 amaitu zen.

Gipuzkoako lehenengo maila: Miren Taberna 5 – 8 Alza la parrilla
Gipuzkoako lehenengo mailan Miren Taberna OKE taldeak ezin izan zuen punturik eskuratu Elorsoron Altzaren aurka jokatutako partidan. Partida ez zen egoki hasi, eta zazpigarren minutuan Altzako taldea aurreratu zen markagailuan. Etxekoek ondo erreakzionatu zuten, eta Mikel Altuna, Manex Arruti eta Antxon Urrosoloren golei esker 3-1 jarri zen markagailua.

Altzakoek aldea murriztea lortu bazuten ere, Xabier Azpirozek 4 eta 2koa ezarri zuen, baina lehenengo zatiaren amaiera Altzakoek 4 eta 3koa lortu zuten.

Bigarren zatian aurkariek gora egin zuten, eta oiartzuarrek ezin izan zuten erritmoa mantendu; 5 gol sartu zituzten. Azken minutuan Iker Salvadorrek 5 eta 8ko emaitza ezarri zuen.

Jubenila baska: Oiartzun 4 – 3 Zumaiako
Pasa berri den asteburuan Oiartzun Kirol Elkarteko jubenilen lehen taldeak euskal ligako 4. jardunaldia jokatu du Karla Lekuona zelaian. Zumaiako taldea zen aurkaria, eta lehenengo zati “zail eta kaskar” baten ondoren, 1-2 joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatiko lehen hamabost minutuetan buleta ematea lortu zuten, baina Zumaiakok berriro berdinketa jartzea lortu zuen.

Partida “luze eta zail” baten ondoren, azken jokaldiko penalti bati esker hiru puntuak etxean geratzea lortu zuten mutilek. Liga hasiera honetan lau partidatatik hiru irabazi dituzte oiartzuarrek.

Hona hemen klubeko talde guztien emaitzak:

  • Miren taberna – Alza la parrilla: 5 – 8
  • Ohorezko kadete neskak – Aiztondo: 2-2
  • Ohorezko kadetea – Hondarribia: 2-1
  • 1 kadetea c – Allerru: 4 – 1
  • 3 RFEF – Eibar: 3 – 1
  • Jubenila baska – Zumaiako: 4 – 3
  • Jubenil d – Amara berri: 5 – 0
  • Infantil F8 – Gure txokoa: 1 – +5
  • Alebin mixtoa mutilak – AB kluba: 1 – +5
  • Gorengo neskak – Mariño: 0 – 4
  • Infantil txikia – Allerru: 8 – 0
  • Alebin mutilak 2015 – Trintxerpe: 1 – 4
  • Lehenengo erregionala – Landetxa: 5+ – 0
  • Pasaia – Infantil F11: 0 – 4
  • Herrera – Infantil partaidetza: 5 – 2
  • Antigua luberri – 1 kadete neskak: 1 – 2
  • Kostkas – J. preferente: 1 – 4
  • Beasain – Ohorezko erregionala: 1 – 1
  • Touring – 1 kadete b: 1 – 6
  • Landetxa – Alebin neskak 2016: 5+ –  0
  • Añorga – Alebin neskak 2015: 5 – 5
  • Hondarribia – Alebin mutilak 2016: 5+ –  2
  • Rivabellosa – Areto futbola OKE: 2 – 3
  • Vasconia – Infantil haundi: 4 – 0

Guraso bilera arrakastatsua

Pasa den astean denboraldi hasieran egiten den bilera egin zuten udaletxean, eta zuzendaritzak eskerrak eman nahi dizkie bertaratu ziren guztiei: “Positibotzat hartzen ditugu beraien proposamenak”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak etxejabe handiei begirako neurri sorta bat iragarri du, etxegabetzeak gelditzeko

Basozaindariak abiarazi dute, herritarrak basoen zaintzan inplikatu daitezen

Euskal Herria, Gipuzkoa

«Bere koloreagatik hil dute Babacar»

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.