2026/10/5

arraztalo lurra erreportajea

Arraztalok buru osasunaren gaia gizarteratuko du hitzaldi ziklo batekin

Buru osasunaz modu irekian hitz egitea da jardunaldien helburua, esperientziak elkarbanatu eta bide berriak eraikitzeko. Ostegunean izango da lehen saioa.

Gaintxurizketako gune logistikoaren inpaktu txostenaren kontra egin du Eguzkik

Taldeak azaldu du Jaurlaritzaren txosten hori osatu gabe dagoela, eta gune logistikoa kokatuko luketen eremuari bakarrik dagokiola ingurumen ebaluazio agiri hori.

EH Bilduk PSE-EEri eta EAJri publikoki posizionatzeko eskatu die autobusen aferan

Koalizioak mozio bat eramango du osoko bilkurara Pasaian ezabatutako maiztasunak, geltokiak eta konexioak berreskuratzea eskatzeko aldundiari.

Atzerakada eta murrizketarik ez dute onartuko

Pentsio, zaintza eta osasun publiko duinen aldeko borrokan irmo jarraitzeko konpromisoa berretsi du Duintasunak gaur.

"Zor diegu"

'Badiako ikastola txiki kementsu haiek' dokumentalaren aurkezpen jendetsua egin zen ostiralean Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Asteburu olinpikoa

Luis Mari Lasurtegirekin batera olinpiko izandako arraunlarien bisita jaso du Donibanek asteburuan. Denen artean, Olinpiar Jokoetan 36 partaidetza dituzte.

Oiartzun Kirol Elkartearentzat, asteburu borobila

Orotara 24 partida jokatu dituzte oiartzuarrek; horien artean 12 irabazi dituzte, 9 galdu eta beste hiru berdindu.

Udal gobernuaren "kudeaketa falta" salatu du PSE-EEk

Alderdi sozialistak esan du udal gobernuak ez duela kudeaketarik egin garraio publikoaren zerbitzuari egindako alegazioei dagokienez, "eta beste erakunde batzuk beren akatsen erantzule egiten saiatzea" leporatu dio.

Gehiago