Beldurrak sutara botako dituzte Antxon
Hilaren 31n Antxora ere iritsiko da Gau Beltzaren zurrunbiloa. 17:00etan hasiko dira hainbat eragilek antolatutako jarduerak.
Iazko Antxoko Gau Beltzako talde irudia. Antxok Gau Beltzaren erronkari aurre egingo dio beste behin. Beldurrak sutara botako dituzte larunbat (hilak 31) arratsalde eta ilunabarrean. Domu Santu Egunaren bezperako ospakizuna antolatzeko Txinparta Pasaia-Lezo Lizeoko gurasoen taldea, Anakrusa Dantza eta Antzerki taldea, eta barrutiko jai batzordea elkartu dira. Ez dira ikaratu Gau Beltzak atzetik duen lanarekin. Izurik ez.
17:00etan hasiko dira Gau Beltzaren barruko jarduerak. Biteri plazan aurpegi margotzeak, eskulanak, kalabazen tailerra eta beldurren txokoa egingo dituzte. Ondoren txokolatadaz gozatuko dute han izan direnek.
19:00etan egingo dute burrunba eta kalejiraren hasiera, Biteritik. Barruti osoa zeharkatuko dute, eta hainbat gunetara egokitutako ikuskizunak izango dira. Segizioaren azken geltokia Ibaiondon izango da, han Beldurrak sutara! ekitaldia egingo dutelako
