Denentzat etxebizitza eta soldata duinak nahi dituztelako, greba
LABek asteazkeneko (hilak 11) grebaren harira Oiartzunen antolatu dituen jardueren berri eman du berriki. 10:30ean elkartuko dira Donostiara joateko.
Asteazkeneko (hilak 11) greba orokorraren harira, egitaraua antolatu du LABek Oiartzunen. Euskal Herrian etxebizitza eta soldata duinak denontzat lelopean egin dute ekitaldien zerrenda, eta lehenbizi bihar (asteartea, hilak 10) grebalariek egingo duten kanpaldira joateko deia luzatu dute.
Grebaren egunean, berriz, grebalarien gosaria egingo dute 07:00etan, eta 8:45ean kalejira informatiboa egingo dute Arraguako frontoian.
Gero, 10:30ean Doneztebe plazan elkartuko dira, eta handik Donostiako mobilizaziora joango dira, elkarrekin. Oarsoaldeko zutabea 11:45ean irtengo da Donostiako Renfe geltokitik, eta manifestazioa, haatik, 12:30ean izango da Pio XII plazan.
Azkenik, Oiartzunen bertan mobilizazioa egingo dute 18:00etan.
