Beste asteburu batez, Oiarpekoek hamarka hitzordu
Gaurtik (osteguna, hilak 12) hasita dozena bat partida baino gehiago jokatuko dituzte pilotariek. Gaur bertan lau hitzordu izango dituzte Madalensoron.
Gaurtik hasita, Oiarpeko pilotariek 29 partida jokatuko dituzte. Madalensoron 14 hitzordu izango dituzte, eta gainerakoak Euskal Herriko zenbait txokotan. Gaur (osteguna, hilak 12) lau norgehiagoka jokatuko dituzte, eta denak etxean izango dituzte. Eskuz banakako partidak izango dira gaurkoak, arratsaldeko lauretan hasita. Lehen partida Lasak jokatuko du Txulobiko Bengoetxearen aurka, bigarrena Anuncibayk Hernaniko Makatzagaren aurka, hirugarrenean O. Etxeparek Hernaniko Arsuaga izango du aurkari, eta, azkenik, Zabaleta Olaldeko Balerdiren aurka ariko da.
Hona hemen datozen egunetako partidak:
- Bihar (hilak 13), etxean
- Bergara – Labaka (Tolosa). 17:45
- Chousa – Barriola (Txulobi). 17:45
- Egiguren – Iraola (Kuku). 17:45
- Apezetxea – Goñi (Mundarro). 17:45
- Galardi – Arregi (Lapke). 17:45
- X. Goñi – A. Lasa / EPLE 1. 17:45
- Bihar, kanpoan
- Mitxelena (Urnieta) – X. Etxepare
- Esnaola (Lapke) – Elizegi
- Goiburu (Mundarro) – Erauntzetamurgil
- Otegi (Lapke) – Irigoien
- Ormazabal (Zazpi iturri) – Ibarguen
- Leo (Intxurre) – Alvarez
- Jauregi (Gazteleku) – Zabalo
- Garmendia (Kuku) – Vicente
- Agirre (Beloki) – Sein
- Landa (Aurrera) – Leonet
- Lendinez Haran (Alde zaharra) – Lopetegi
- Larunbata (hilak 14), etxean
- Marichalar – Agirre (Lapke). 17:00
- Oiarpee 1 – Legazpi. 17:00
- Olaizola – Aranburu (Gaztelupe). 17:00
- Oiartzabal – Carrera (Aurrera). 17:00
- Etzi, kanpoan
- Gazteleku / X. Salaberria – X. Olaiz
- Beristain – De las Morenas (Zumaia-Zestoa) / X. Etxepare – L. Lopetegi
- M. Vicente – M. Irigoien / Amenabar – Uranga (Azpeiti)
- Igandea, hilak 15
- A. Urretabizkaia – L. Lopetegi / Gezuraga – Amutxastegi (Gernika – Abadiño). 9:30, Sopelako pilotalekua.
