Ostiralean, final bat Txerrimuñon
IV. Muxikatuaren finala jasoko du hilaren 20an (ostirala) herriguneko baserriak, 22:00etatik aurrera.
II. Muxikatuaren finalaren irudia da honakoa, 2024koa.Piztu Lezo Piztu Lezoren IV. Muxikatua bertso sariketa musikatua azken geltokira iritsi da. Tiñeluko eta Ibaiondoko kanporaketen ondoren, horietako bakoitzean onenen izan diren biek laukotea osatuko dute ostiralean (hilaren 20an) 22:00etatik aurrera Txerrimuñon jokatuko den finalerako.
Honakoa da txapelaren bila joango direnak: Oihana Iguaran, Eki Mateorena, Haira Aizpurua eta Gorka Pagonabarraga. Bertso musikatuen sariketa izanik, doinugileak ere ez dira faltako herriguneko baserri askean: Libe Goenaga, Gorka Izulain eta Ane Wacker.
Ohi bezala, lau finalisten artetik onena, beraz, IV. Muxikatuaren irabazlea nor izango den publikoak erabakiko du.
