OARSO BIDASOKO HITZAren23. KORRIKAren atal berezia
Hemen 23. KORRIKAri buruzko albiste guztiak jasoko ditugu, argazki galeriak eta Oarso Bidasoko HITZAren kilometroan lekukoa eramateko zozketa berezia.
OARSO BIDASOKO HITZAren23. KORRIKAren atal berezia
Hemen 23. KORRIKAri buruzko albiste guztiak jasoko ditugu, argazki galeriak eta Oarso Bidasoko HITZAren kilometroan lekukoa eramateko zozketa berezia.

Oreretarrek Renfeko geltokiaren parean hartu zuten lekukoa lezoarren eskutik. Korrikak herri osoa gurutzatu zuen, jende mordoa lagun.

Korrika larunbat gauean iritsi zen Oarsoaldera, bidean milaka kilometro osatu ondoren. Pasaitarrak izan ziren lehenak lekukoa eusten.

Korrikaren olatuari eusteko, 150 lezoarrek hankak busti dituzte Karlos Saldise plazan egindako bazkarian. Iluntzeko 23:36an sartuko da Lezon Korrika.

23. Korrika iritsi aurreko goiz ederra Oiartzunen. Petoen banaketak monopolizatu du goiza, baina izan dira jarduera gehiago.

23. Korrikari behar bezalako harrera egiteko girotze ekitaldi asko egingo dituzte gaur Pasaian. Goiztiarrenak antxotarrak izan dira.

Gaur iritsiko da 23. Korrika Errenteria-Oreretara. Eguerdian Mikel Martin omendu dute Zumardiko karpan, eta ondoren bazkaltzera bildu dira.

22:50etik 23:36era izango da 23. Korrika, gaur, Pasaian. Barruti guztietan euskaltzaleen martxa iritsi aurretiko ekitaldiak izango dira.

Atzoko Korrika Txikiaren ondoren, hainbat jarduera egin eta bizi izan zituzten gazte oiartzuarrek. Ondoko irudi sortan, horien laburpena.

Korrika Txikia egin dute Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako ikasleek, Elizalde, Ugaldetxo, Iturriotz eta Altzibar lotuz.

Lezoko Korrika Txikia oso koloretsua eta parte hartzailea izan da. Lekukoaren eramaileek ezin harroago eraman dute mezua Goiko Plazatik Saldisera.

Oiartzun izan zen Korrikak zeharkatu zuen Oarsoaldeko azken herria. Oreretarrengandik jaso zuten lekukoa Arraguan, eta Aritxulegiraino eraman zuten.

Lezoarrek termikan hartu zuten lekukoa pasaitarren eskutik. Lezon harro eraman zuten testigua eragile guztiek.

23:36an termikan. Orduan iritsiko da gaur 23. Korrika Lezora. Lekukoa eramango dutenak herri oso baten ordezkari izango dira.

Korrika azken txanpan sartu da, baina Oiartzunen onena iristear dago. Bihar eta etzi arteko gauean pasatuko da herritik, aurretik eta ondoren giroa sortuz. Gaur, Korrika Txikia eta Gaztearen txanda.

23. Korrikaren harira, marrazki sariketa abian jarri zuen OARSO BIDASOKO HITZAk. Parekorik gabeko erantzuna izan du.

Euskarazko hedabideen elkarlanari esker, 23. Korrikaren irteera zuzen-zuzenean ikusi ahalko da HITZAren webgunetik ere.

Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko udalerrietako aurpegi ezagun banak bere testigantza eman dute, Korrika nola bizi duten azalduz.

Katxiporretak emandako pagoak sustrai sendoak emango ditu Euskal Herria plazan. Xabier Tubilla euskaltzalea omendu dute ekitaldian.

Joseba Sarrionandiak, Joxe Mari Iturraldek, Iñar Sastrek eta Anne Etxegoienek parte hartuko dute emanaldian. Olatz Pratek aurkezle lanak egingo ditu.

23. Korrikaren lekukoa eramango duten antxotarrek talde argazkia egin zuten larunbatean. Irrikaz dira eskutik eskura emateko.
23. KORRIKAren monografikoa lortzeko bete ezazu mesedez azpiko formularioa:

Jarraitu 23. KORRIKA zuzenean!