
Oreretako Ernaik deituta, elkarretaratzea egin dute, Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren kontrako zigorra salatzeko. Elkartasuna eta elkar zaintzan jarraituko dutela esan dute.

Ernaik deituta, hamarnaka lagun elkartu dira Done Eztebe plazan, lau urteko espetxe zigorra ezarri dieten arabarrei elkartasuna adieraztera.

Bihar elkarretaratzea egingo dute 12:00etan Herriko Plazan Ankerkeriari Stop Aitor eta Galder aske lelopean.

Ernaik elkartasun agerraldia antolatu du ostegunean 19:00etan Herriko Plazan bi gazteen kontrako epaiketa saltzeko.

Nazio manifestaziora deitu du Ankerkeriari Stop plataformak larunbatean Gasteizen. Autobusa Errenteria-Oreretatik abiatuko da.

Gazte arabarrek espetxeratze agindua jaso zuten pasa den astean. Ernaik mobilizazioa antolatu du horren harira.

Gasteizko gazteei lau urteko kartzela zigorra ezarri zieten, eta Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epaiaren zain daude. "Poliziaren muntaia" salatu dute.