Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren aldeko elkarretaratzea, Oiartzunen

Gazte arabarrek espetxeratze agindua jaso zuten pasa den astean. Ernaik mobilizazioa antolatu du horren harira.

aitor galder

Ernaik deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean Done Eztebe plazan. 18:30ean jarri dute mobilizaziorako zita.

Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazte arabarren aldeko elkarretaratzea izango da. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra dela eta (lau urtekoa), pasa den astean jaso zuten espetxeratzeko agindua.

Mobilizazio olatua piztu du erabaki horrek. Gaur goizean, adibidez, Bilbon eta Gasteizen Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan eta Ertzaintzaren komisaria batean —hurrenez hurren— kateatu dira hainbat gazte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.