
Ugaldetxoko Atamitx bidegurutzeko bidegorri ondoko eraikinean egin du Alaia Gaztelumendi 'Alaiart' artista oiartzuarrak.

Ilustratzaile oiartzuarra bidea urratzen ari da ilustrazioaren munduan. Zalantzaz betetako hasiera atzean utzita, pintzela ez du eskutik kentzen. Iaz sei erakusketatan ikusi ahal izan ziren bere lanak.

Mosaiko Mural tailerra egingo dute uztaileko hiru ostiraletan. Alaia Gaztelumendi, Onintza Etxebestek eta Idoia Beratarbidek emango dute tailerra.