
Oiartzungo hipermerkatuko langileak dantzan aritu dira, konfinamenduaren soinu banda bilakatu den abestiarekin.

Gurutze Gorriko boluntarioek hainbat hitzaldi emango dituzte hipermerkatuaren sarreran, sentsibilizatzeko asmoz.

Larunbatean jasoko dituzte, Zapore solidarioak iniziatiban lan egiten duten boluntarioek.

Saharara bidaltzeko jakien bilketa egin dute berriki, baina,Haurtzaro Ikastolan, Elizalde Herri Eskolan eta Labore Oarson ere jarri dituzte bilketa guneak.

Oiartzungo Alcampon egingo dute janari bilketa hilaren 16 eta 17an (ostegun eta ostiralean). 09:00etatik 21:00etara egongo dira.

El Watan elkarteak urteroko janari bilketa egingo du ostiral eta larunbatean, Mamut merkatalgunean. Elikagai iraunkorrak eramateko eskatu dute.

Osteguneko greba orokorraren harira elkarrateratzeak egingo dituzte bihar Oiartzungo Carrefour eta Alcampo merkatalgunetan. Alcampoko elkarrateratzea LABek deitu du 10:30etan. Carrefourrekoa berriz, bertako langileek deituta egingo dute 12:00etatik aurrera.