
Sustatzaileek musikaz betetako jai bat antolatu dute hilaren 12an San Pedroko Proisako estalkian, 17:30etik aurrera.

Urpeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa (CIMASUB) hilaren 16tik 30era bitartean izango da. Berritasunez betetako programazio sorta zabala prestatu dute.

Lehenean bezala, aurten ere itsas hondakinetan jarri dute arreta antolatzaileek, eta, orotara, 40 jarduera inguru ondo dituzte, abenduaren 20ra arte.

Hilaren 20tik abenduaren 20ra bitartean Aldaketaren Marea egitasmoa egingo da Pasaian. Aurtengo marea indartsuagoa da, eragile gehiago batu eta iraupena luzeagoa izango baita. Zikloak 40 jarduera inguru izango ditu.

Materrek eta udalak antolatuta, Antxoko erreka auzolanean garbitu zen hilaren 15ean. Orotara, 108 kilogramo hondakin jaso ziren.

Bihar Jaizkibelgo itsaslabarrak bisitatuko dituzte, Mater ontzian nabigatuz. Igandean zientzia, hondakin bilketa eta biodibertsitate behaketa egingo dituzte Asturiaga senadian.

Hilaren 30ean, Urpeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren barruko azken filma proiektatuko dute Trintxerpeko Alkateordetzan, 19:00etan.

Materreko kideek hilabeteroko itsas hondakin bilketa egingo dute Donibaneko Alabortza senadian, 11:00etatik 13:00etara.

Gaur 'Nik maite dut lurra' ipuinaren kontaketa egingo dute San Pedroko liburutegian, 17:30ean. Bihar Donibaneko Erroteta errekaren egoera ezagutuko dute, 17:30ean.

Aldaketaren Marea egitasmoaren baitan, Pasaiako zentro teknologikoak egiten duen lana ezagutaraziko du hilaren 18an, 11:30etik 14:00etara. Sarrera librea da.

Aldaketaren Marea egitasmoaren barruan, Materreko kideek Murgitako egoera ekologikoa aztertuko dute urriaren 5ean, 10:00etatik 14:00etara.

Materrek itsas hondakinak arrantzatzeko eta Alabortza senadia ikertzeko jarduerak egingo ditu asteburuan. Jaizkibelgo itsaslabarrak ezagutzeko bisita bat ere ondu dute.