
Tourra bigarrenez pasako da gaur Errenteria-Oreretatik eta Duintasunak aldarri eta pankartak aterako ditu kalera. Hitzordua, 16:00etan egin dute Matxaingo biribilgune parean.

11:00etatik 14:00etara herritar mordoa bertaratu zen Zumardira, segurtasun eta higiene neurriak bermatuta, bere aldarrikapena idatzita eskutan. Aldarrikapen mosaiko ederra osatu zuten guztiek.

Plazak eta kaleak berreskuratzeko unea heldu dela iritzita, horretara deitu dituzte herritarrak bizi dugun eta datorren krisiari Euskal Herritik erantzutera, hain zuzen ere.