
Igandean sua piztuko dute Beko Soron. Datorren ostegunean, berriz, iritsiko dira sanpedroak, eta igandera arte ekitaldi sorta txukuna prestatu dute.

Ekaineko azkeneko asteburuan izango dira auzoko sanpedroak. Egitarau oparoa prestatu dute ordurako. Bihar, truk txapelketa aperitibo gisa.

Ekainaren 29eko goizean Altzibarreko festetan emanaldia egingo dute, Abarkak antolatuta, hainbat kultura toki berean batuz.